Deba (Gipuzkoa)

Txerri-odolkiak auzora

Txerri-odolkiak auzora <p>Urtean bi-hiru txerri hiltzen zituen aitak eta txerriki asko jaten zen etxean. Txorizo eta odolkiak etxean egiten zituzten eta "txerri-odolkiak" auzora banatzen zituzten. Mantentzeko gatz-kutxan gordetzen zuten okela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urtean bi-hiru txerri hiltzen zituen aitak eta txerriki asko jaten zen etxean. Txorizo eta odolkiak etxean egiten zituzten eta "txerri-odolkiak" auzora banatzen zituzten. Mantentzeko gatz-kutxan gordetzen zuten okela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña hemen bai.
-Esan dezu txerrie hitzen zenuela, ta igual txerrikie jateko joera haundigoa izango zenuen ezta?
-Bai, ordun txerrikiya, txeeriyak’e, familiyan arabera bi o hiru txerri hil urtian.
-Urten?
-Urtian, urtian hiltzen zian ta...
-Ta zeiñek hiltzen zittun, etxekon bate?
-Aittek, aittek hiltzen zittun. Ni hasi nitzan, baiño ni hasi nitzan garairako ya txerriya haztiai laga giñun, ya beste mantenimensu bat ta, txarrikiya’re hasi zian ba meikuk, eta ez zala hainbesteaiñoko ona ta zea ta hil ez ta, ta orduan ba laga in giñun txerriya haztiai, baiño neu re hasi nitzan txerriya hiltzen.
-Txoixok eta odolkik eta itten zittuzun?
-Bai, etxian itten giñuzen.
-Bazan e ohittura auzoa banatzeko gero?
-Baitta.
-Bai?
-Txerri odolkiyak, ordaiñetan, esaera zan, ta hala itten giñuzen. Urdai trontzo bat eo giyarrakiñ eo zeatu ta gero bi hiru odolki ta hola izaten zian, umiak balin bazian ba umiak erregaluk, txerri erregaluk partitzen ta, hoiek danak.
-Eta txerriki hoi nun mantentzen zenuen, nun konserbatzen zenuen?
-Txerrikiya?
-Urdaie ta bai, nun?
-Uain bezela izan balitz bai earki, bai alperrik galdu’re eitten zian, e, bero haundiya balin bazan eo kixtuan, gaxi-kutxa esaten zitzaion, kutxa bat bezela, eta orduan gazittu itten zan txerrikiya, e, esango dizut nik, freskotan txorizuk eta gauza hoiyek jaten zien baiña beste hoiyek gazittu in ber [izaten zien].

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia