Deba (Gipuzkoa)

Cadiztik Kanarietara ikazkin

Cadiztik Kanarietara ikazkin <p>Olagarrotan zebilela ikasi zuen igerian. Soldadutzako pasadizo bat kontatzen du. Cadiztik Kanariar irletara barkuan "maquina y caldera"n ikazkin lanetan joan zenekoa. Itsasontzi planeadorea zen eta han egiten zituzten lanak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Olagarrotan zebilela ikasi zuen igerian. Soldadutzako pasadizo bat kontatzen du. Cadiztik Kanariar irletara barkuan "maquina y caldera"n ikazkin lanetan joan zenekoa. Itsasontzi planeadorea zen eta han egiten zituzten lanak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Aitta semiak biyok eaten deu sagardua.
-Ordun gehien bat baserritik bizi ziñeten zuek?
-Ni bai.
-Patuta, bai
-Ni, ni ez naiz jornalea atera.
-Eta esan dezu olagarrota ta juten ziñela baiño itsason ta ibiltzen ziñen?
-Ibiliko ez nitzan ba!
-Bai?
-Puf, igeri itten esan dizut ba hantxe ikasi nula olagarrotan nabilela, potzo haundiyan sartuta derrigorrin habil, hantxe, hantxe ikasi nin iyeri, ta gero soldau jun nitzanian, barkuan hegalian holaxe jarrita neola bokaillua jaten batek pentsatzen zun nik iyeriyan ez nula jakingo ta bultza in zian braupa “la puñeta” atzeaka ureta bokaillo ta guzti, esku batin platanua ta bestian bokaillua, ogi boillua ta “al agua” bota niñun ta riki raka riki raka ta lehendikan pixkat jakin nik eta “arriba” betikan gora ta ez niyon kasoik in, pentsau nuan “etorriko dek biyarko euna, jangoikua, nei in dik hau” baiño pentsau…
-Buelta ekarriko du honek!
-Bai, ta, pentsau nun e, [brastiatzia] pentsau nun e, ta Granadakoa zan ta, emango nizkon bi zarta baiña yos hua itteik ez zaon ba soldauskan badakizu ta hala hurrungo goizian nik makinetan lana itten nuan “maquina y caldera”, hango destinua eman zien, eta sekula makinik ta gauza ikusi ez ta hua’re pasau behar izan nuan, fogonero lana in ber izaten nun nik. Ikatzakin. San Fernando Cadiztik Canariesa jun nitzan ni kalderan ikatza botiez kalderai. Mariatu ta jata bota tripan zienak eta ez zienak danak, ta sekula barkun ibili gabe, ta “txo benga sube presión” esaten zian komandantiak zeatikan puentetikan ta “como voy a subir el presión” ura gehiyo botatzen niyon ikatza baiño ta. Ikatz tokira dana ura sartu goittikan itsaso txarrakin brrrr goittikan behera ta ikatza beste ura botzen nuan ta “sube presión” “me cago en dios” ta dana mariauta neu, nahiyoko nun zutik eon baiño, ta gero eitten giñuzen ordu t’erdi guardiyan eta bi ordu etzanda, etzanda ez, barkukin batian blitti blau ta antxe balantzaka ta, “txo benga a comer” ta ni “a comer”... “de dios” ni jaten ona naiz baiña, hala jangoikuak jateko kontuak, mariauta donian, ezta ure eaten nuan ta puf basoka bat ean ta bi botatzen nittun atzea. Pentsa zazu, San Fernando, Cadiztikan Canariesa, barku makarroso harek pasa giñuzun, planeadoria zan, pasa giñuzen e, hiru gau, eta bi egun. Aizu, ta denbo guztiyan guardiyan. “Trabajando”. Gero hara jun giñan eta…
-A, berez soldauska nun hasi zenun zuk?
-Zean, San Fernando, Cadizen. Bai, hor in nun bandera juratzia, eta hiru hilabete haiyek zeatu zianen gero destinau nitzan barko batea, ta gero barko hura jun zan Canariesa lanea. Planeadoria zan. Itsasoko sondak eta mendikuak eta hartzen ibiltzen giñan.
-Ja ja.
-Eta ni hantxe barkuan batian kalderako linpiezak eta gero barkoa kanpoa ertetzen giñunian ba sondeatzea ta juten giñanian, orduan “a trabajar a la caldera” juten nitzan, ta bestela berriz…
-Ze izaten zan sondeatzea?
-E?
-Sondeatzea ze izaten zan?
-Sondeatzia? Ba sondeatzia izaten da uretan, goittikan behera ze profundidade ze altura don, e, mendiya bezelaxe, altu bajuk eukitzen dittu itsasuak, haitz altuak, hurrungo erreka bezela sakonak, ta horrei esaten yoe profundidadia, hoi kalaziyua batzuek, segun ze izena eman…
-Hori neurtziai deitzen zaiyo hola?
-Bai, ta aparatukin ta ibiltzen zian, eta guk’e ordun kalderan lana in ta, han jun ber izaten gendun. Ta ikustea zer den kubierta gaiñin eotia, baña…

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia