Zestoa (Gipuzkoa)

Soldadutza (II): gosea eta lagunak

Soldadutza (II): gosea eta lagunak <p>Gosea pasa zuten, eskale asko. Zer jaten zuten. Jornalik ez, eta janaria erosteko dirurik ez. Tabernetan platerkada patata jaten zuten. Euskaldun kuadrilla handia ziren. Zer egiten zuten elkarrekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gosea pasa zuten, eskale asko. Zer jaten zuten. Jornalik ez, eta janaria erosteko dirurik ez. Tabernetan platerkada patata jaten zuten. Euskaldun kuadrilla handia ziren. Zer egiten zuten elkarrekin.

Transkripzioa

- Baiño ordun hau de do’re gosia. Orduan jateko, orduan, orduan ogi koskor bat jateagatikan’e…
- Gosea pasa zenuen?
- Bai, bai, bai. Gosia, hala’re guk ikusten gendun gure ate ondoa etorrita majiña bat ta…
- Eskian?
- Lentejan ta eskian ta.
- Ze jaten zenuen?
- Haragi gixaua hori, haragi gixaua saltsan ta, patata, naranjita; gaiñuntzian, egunian holakoxe bi bollo, egun guztirako. Ta eguardian hayek ematen zigun, ta deskuidatzen bagendun, eguardiyan bertan dana jan. Ta gabia, ba “a buscar”.
- Aguantau in ber?
- Aguantau in ber.
- Kanpoa ateatzen ziñetenen ta…
- Bai.
- Diruik bazenuen? Irabazten zenuen jornalik?
- Jornalik batez.
- Ez zeneukezuen?
- Egunian bi errial, jornalik diruik batez.
- Eta bi errealekin jateko eo erosteko aillatzen al zan?
- Ez, ezer ez, ez. Zea han Bar Crespo bazan, soldauok juten giñan, ta bi pezta kostatzen zan platerkaa patata.
- Bi pezta?
- Bi pezta. Jun ta arratsaldian ba hoixe jaten gendun, platerkaa patata jun ta jan ta...
- Kuadrillan tabernata ta juten ziñeten?
- Bai, bai, juten giñan, juten giñan.
- Zer zittuzun, hemengo jendea bazan ala…?
- Baaai, bai, bai, asko. Asko gañea hamengo jendia.
- Euskaldun jendea bazan?
- Bai bai bai bai bai. Gu euskaldunak giñan han koadrilla haundiya, hemen Bergara aldetik, eta zeakuak, eta… hamen bertokuak’e bai. Gu tokau giñan Iraetatikan lau kinta batekuak. Ta laurok Vitorira jun giñan. Ta ondo arreglatzen giñan, bixkiyak zian bi, ta haiek’e eskolaikan’e ez zakiyen, ta zeaik ez, ta infanteyan o zean, bandan tanborrero sartu zien. Ta txarriyak eukitzen zittuen txarri pillua han. Ta txarri-gorratzen eoten zian ta han txerritokiyan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia