Idiekin istripua izan zuenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gurdia belarrez betetzen ari zela eduki zuen istripuaren ingurukoak kontatzen ditu. Emaztea egunero joaten zen Zumaiako plazara etxeko gaiak saltzera, astoa hartuta.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:51
- Erref: DEB-036/015
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
-Handik urte batzueta e!
-Ya, bai, bai, bai.
-Handik urte batzueta. Gero irik kendu ta nik akzidente bat euki nun hor iriyakin gurdi belarra kargatzen jardun, hortxe aldapa aldapan, eta haiyek’e nauzkan probako prepatuta Aiya juteko gaiña, e, hiru milla kiloko harriyakin jokatzeko nauzkan iri haik ta, iriya beltza ta gorriya ta tope zaben ta aldapan zulua in ber izaten da gaiñekaldeko kurpilla berdik jarriko balin bada ta sartu ta esan niyen, koñaua ta andria ta hirurok ta belarra juntatuta gendukan ta esan niyen “eongo dittuk guk hau kargatu bitartian geldi”. Bat beti ibiltzen zana zan ta, baiña hogei bat minutuan geldi eoten zan, ta gero hasten zan eon ezinda, ta esan niyen “eongo dittuk denbora horretan ta ez ditxiu pertiketik aterako, daren bezela sartu zuluan ta kargauko diau”. Ni gaiñian kargau deu gurdi belarra ta irik geldi ta “ekarri gaiñekua” nik esan “ekarri gaiñekua”kin ez dakit nik “aida” entenittu zuen, xuuu! Ni p! ta ordun hamen behian piñudiya naukan, hortxe ateatzeko, ta piñudia ateatzeko pista einda, ta nik neure burua ez nun ezautu, nun nitzan, nik gurdi belarrai peau niyon, baiño nola zeon gaiñekua ipini gabe, libre.
-Libre.
-Xiu! Ni boteau niñun ta hementxe gerri gerriyan hartu nun, maldiziyua, latza hartua izango nun, konozimentuik pe nitzan. Itxian ezautu nun nik nere burua, ohian, gurdiyan ekarriko zien, koñauk eta andirak, nik ez dakit, ni ez nitzan kontuatu nola etorri nitzan, eta ohian, nere konozimentua etorri zitzaten.
-Earra sustua.
-Gero, Elorria gaiñian nauzkan zazpi gurdi belar ondo kargatzeko, ta eman ez dakit zer zan orduan milimento eo zeoze eman gerriyan frotau pixka bat eta jun in ber harea deskantsuen partez ta gero hurrungo eunin gaizkiyo ta jun nitzan meikuenea ta “ze in dezu, ze oker in dezu” esan zian mekiuk ta ba “hola ta hola, hau ta hau in det” “ba hausik ez daukazu baiño golpea txarra daukazu eta hori derrigor zainddu in behar dezu” esan zian, hoi zainddu zazu ba, ume txikiyak eskolan nazkan ta…
-Ta lana besteik ez.
-Zaharrak, ni oain bezela, ezin gauza laneako, haiyek’e kargua hartu ber ta andre gizonak, eta andria juten zan merkadua, goizero astua kargau, tope ta merkadura juten zan esniakin ta patatik ta, batzakukin, eta bi astoekin’e bai. Guk garai hartan diru ondo in genun.
-Asike azoka juten zan jeneroa saltzea?
-Azoka ez, Zumaiyan merkadua, plaza
-A, merkadua’
-Plaza juten zan, eunero.
-Eta ze saltzen zun? Esnea?
-Esnia, patata itten gendun, guk bagiñuzen hogei tonela patata indako urtiak, ta milla kilo baba.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!