Antzuola (Gipuzkoa)

Uholdea sukaldean

Uholdea sukaldean Bi uholde handi ezagutu ditu Puritak. Lehenengoa 1940an, berak sei urte zituela. Bera bakarrik zegoen sukaldean ura sartzen hasi zenean; sukaldeko ekonomika gainera igo eta han ere ura goraka zetorrela heldu zen aita, eta onik atera zuen. 1988ko uholdean Puritaren etxe ondoko taberna inauguratu berrian arazo larriak izan zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi uholde handi ezagutu ditu Puritak. Lehenengoa 1940an, berak sei urte zituela. Bera bakarrik zegoen sukaldean ura sartzen hasi zenean; sukaldeko ekonomika gainera igo eta han ere ura goraka zetorrela heldu zen aita, eta onik atera zuen. 1988ko uholdean Puritaren etxe ondoko taberna inauguratu berrian arazo larriak izan zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik bi ezagutu dittut hemen, haundixak e?
-Larogeita zortzikua eta?
-Eta berrogeikua.
-Milla bederatzirehun eta berrogeikua?
-“El año cuarenta”.
-Zuk zeukatzun sei urte.
-Sei urte. Hemen geunkan sukaldia orduan. Sartu jakun hortikan eta gurian gurasuak zeren ura etaratzen aurrekaldetik, porke orduan oin maillia gehixau dauko, baiña orduan zeuan, karreteria bajuaue eta sartzen jakun atarira. Eta ura ataratzen hemengo atia itxitta tokau zan eta ni sukaldian. Hasten jat handikan ura sartzen eta ni larri hamen sukaldian, ura gora eta ura gora eta ni dierka aitta-ameri eta ez osten entzuten, zaratia, tamaiña horretako zaratia zeguan! Eta ixo dot zeran, ekonomika gaiñera, su gaiñera ixo txapan, artian handikan be gora, ni dierka baten, nere estuasuna baiña sekulako estuasuna! Eta holakon baten akordau da aitta, eta orduen geunkan hortikan sartu eta goitxikan hemen behera, etxetikan behera geunkan eskillaria; handik sartu zan porke hori ezin zabaldu, hemengo atiak ezin zabaldu, zeguan dana hartuta eta hartu neban zera, hartu eta ni leheningo pisuan ez nitzan geratu, bigarren pisuraiño.
-Hori Milla bederatzirehun eta berrogeixan orduan?
-Berrogeixan hori.
-Ze izan zan, larogeita zortzikua baiño haundixaua?
-Haundixaua uste dot izango zala, porke orduan ez auan hainbeste kotxe, eta klaro, oin ikusten zan kotxe asko zeuala eta zerak, baiña orduan oso haundixa izan zan, bueno! Berrogeikua hor plazan hor daren balkue haretara, bum! Han bertan juten zan.
-Egon zan, galdu zan jenterik edo?
-Ez, bat etara zeben sokakin, baiña ez zan egon. Jentia klaro, hor gora aldera ez zan egoten, dana zan behe aldera, hemetikan behera, hemetik gora ezebez. Neri pasau jatan larogeita zortzikuan, ba nenguan, terrazia daukogu jarrita atzekaldian eta hor tabernia, ezta? Orduentxe inauguratu zeuen.
-Tabernia zeuena?
-Ez, ez. Tabernia, aldameneko taberna hori, eta orduentxe inaugurauta zeuen hori. Berrixa in zeben etxia hori, inaugurauta, eta haren jabia eta beste bat, klaro, zeozer salbatzia nahiko zeben eta etxe ostian zebiltzen eta klaro, holakoraiñokoan urak hartu zosten etxe ostien eta esaten zostan, “Purita, échame una cuerda!”. Ni sokia nundik ipintteko, jun balkuera eta hemen zeren jente mordua kanpuan, hor, ez zan aillegatzen horrutz ura, eta esaten notsen “soka bat bota eizue, soka bat!”. Esaten zosten, “baiña sokia zertarako, horraraiño ez da aillegauko ura!”, “Ez dala neretako!”
-Zeretako zalakotan eurak, ezta?
-“Sokia!” Eta keba, ez neban kontsegiu, azkenian porke ez ebein entenditzen atzekaldian ze pasatzen zeuan. Eta azkenien ixo zeben terrazara. Haren desesperaziñua! Klaro, ez eukan ondikan asegurau barik. Fiestetarako zabaldu zeben eta… fiestan hurrengo eguna zan hori. Fiestak akabo eta hurrengo…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia