Probarako idiak etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
11 urterekin hasi zen baserriko lanetan. Behiak, idiak, etab. edukitzen zituzten etxean. Aita ganadu tratularia zen. Angelen etxeko idiak probara ateratakoak izan ziren. Bera ere atera izan da idi-probetan itzain gisa. Jokatutako proba batzuen aipamena egiten du.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: DEB-036/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Umetako kontukin pixka bat seitzeko, esan dezu hamaika urtekin hasi ziñela?
-Bai, ni belarra ebakitzen hasi nitzan.
-Etxeko lanetan?
-Bai, arreba zaharrena etortzen zitzaiten astuakin, belarra eaman, etxea ekartzea, eta nik ebaki, eta etxeko ganabatekuak itten nittun. Hamaika urtekin hasi eta gaur arte, ondo esanda.
-Ganaduik bazenuen etxen?
-Bai, eukitzen giñuzen ba, sei behi, zazpi, ta igual bi iri pare, lau iri igual eukitzen giñuzen, seitaño’de bai, gure aitta zana pixkat tratuan eta ibiltzen zan, feriyetan ta, ordun izaten zian, uain ya bukau dia hoiyek, eta beti izaten zun saltsa: idi batzuek eaman beste batzuek ekarri, ganbiyua ta trukia ta. Gustau itte zitzakon saltsa hori ta, gu han ibiltzen giñan iya dominau ezinda, iri gaztia bakizu, beti aprendiza ze izaten dan, ta mararikatzen ibiltzen giñan, jarduten giñan [...] ta baña beak nahi zuna itten zun.
-Probako idik euki zenuen?
-Bai.
-Bai?
-Bai, ibiltzen giñan hartan’e, gerostikan ibili nitzan ni, proba premiyutan ta ibili nitzan, Deban, Itziarren, Aiyan’e bai, Elgoibarren’e bai, eta neuk ez det hola, bai noixian behin hola tarteka gustatzen zat hola jatordu bat eittia ta hola launarte pixka bat eittia baiño, en generalmente ba zuzen xamarra izan naiz, ta orduan be [zeruan] ba nik ez dakit, juerga handirik ez datzen ta iriyai baba ematen niyon eunian hirutan, ta iriyak ondo eukitzen nitun, sasoiko eoten zian, ta pentsatzen zuen jendiak, “hoi proban dabizki gutxi horrek iriyak yos! hola iriya prepatuta eukitzeko” ta nik ba gustau iten zaten ganaua ondo eukitzia. Ta gero etorri in zitzaiten lata ematea, zea holako tokiyan premiyuak eta, sabela ta jungo al nitzan ta nik esaten niyen “nik asko itten badet, gutxi itten badet nei ekarri honea beste diru” “joder, hoi asko dek” ta “ez nauk ba jungo” esaten niyen, tratua itten nuan, eta orduan jun itten nitzan, ta bestela ez.
-Aja.
-Hola ibili nitzan. Gero…
-Zeu ibiltzen ziñen itzai?
-Bai, e, bospa, sei bat alditan bai, neu, atzetikan’e bai ta aurretikan’e bai ta itzai ibili nitzan Zumaiyan kontra [...]n jokau nittun e, bi, bikoa Urtain zana, badakizu, haren aittakin ta’re jokau nun nik, Potxolo, Potxolo zana ta Urtain zana, biyak, eta ni ta zea, Txortena Eukiyako okerra esaten ziyoen, karnizerikua, gure iriyakin gu biyok, ni atzetik eta hua aurretik, ta plaza erdi batetikan premiyua aurrenekua kendu ziun, dios, itzaiyetan aldia zeon, ta gizon haundiyak zian haiyek eta, ostras ta plaza erdi batetik, iriz, iriz gehiyo giñen gu gaiña, bai, Zumaiya, zea milla ta bostehun kiloko harriyakin, iri bakarrakin.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!