Debako mutilek zortea; 'Las Femeninas', 'Las Productoras' eta kanpotarren neskameak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-029-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Deban zortea zuten mutilek bi neska talde etortzen zirelako herrira. Batetik, Las Femeninas, maistratza ikasten zuten neskak, ikasgai modura falangeko kontuak ikastera etortzen ziren hilabeterako. Bestetik, Las Productoras, emakumezko langileak, nagusitxoagoak eta erneagoak. Eta, horretaz gain, kanpotarren neskameak ere etortzen ziren udaran. Haietako asko senargai euskaldunen bila etortzen omen ziren, eta horrela sortutako bikote asko omen dago Deban. Herriko neskak Hijas de María kongregazioko kide izaten ziren eta debeku handiak izaten zituzten. Beste herri batzuetan ere Deban baino debeku handiagoak izaten ziren; esaterako, Azkoitian dantza lotua debekatuta zegoen.
- Proiektua: Debako ondarearen transmisioa
- Elkarrizketatzailea(k): Irati Baroja - Jone Olazabal
- Data: 2011(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:03:50
- Erref: DEB-029/030
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!