Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Gazteluko museoaren balioa

Gazteluko museoaren balioa Gaztelua bera ederra da, baina barruan dagoena oso interesgarria da, inguruan ez dagoelako Da Vinciren maketarik. Gainera martxan nola ari diren ikus liteke. Inguruetan badira tresna zaharren museoak baina berak zerbait originala egin nahi izan zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztelua bera ederra da, baina barruan dagoena oso interesgarria da, inguruan ez dagoelako Da Vinciren maketarik. Gainera martxan nola ari diren ikus liteke. Inguruetan badira tresna zaharren museoak baina berak zerbait originala egin nahi izan zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bon, bon bana bederen hor dira eta jendeek maitatzen dituzte jiten direlarik ikustera.
- Ba, bai, behar e! Badakizu, gaztelu hemen eta ez da /ezta/... ez da/ezta/ handia e! Jendek heldü dielaik, bon... Badira zonbaitzü, jende zonbaitzük, harria maite dute. Harria e... guai e... obre horiek eta hola. Bana horiek ez dira / eztira/ hor sartzen. Kanpotik eta ikusten ute mürria, deitzen dute, hori holako mendekoa zen, hori holakoa, ta... barnekoa. Bana bestiak, habooxiak, heldü dienak, sartzen dienak, behar e, zeit bada ikusteko. Gainian, badakizu, ttipia dela, eta hortan, bai gostüa hartzen dute. Ba, bai. Zeen eta maketa horiek, hemen, ingurian, ez da /ezta/ besteik, Léonard de Vincik eginik... Behar da kasik eta juan eta...
- Pariserat, ez?
- Paise onduan, ba "enfin" eta han eta... Nola, erranen duta? Amboise herria, guai onduan. Han hila da e... Léonard de Vinci han, hila da eta... Ordian han badira müseo ederra(k), bada han einik eta... Han ez da/ ezta/ Gamueko jauregia e! Xato eta...[...] eta... Amboise, Clos Lucé-a. Ederra da, ez da /ezta/... ordian... beste... Guk ez duu beste moyenik eiteko e!
- Hor da, hor da...
- Horra.
- Baina bon...
- Bena, heen duuna, gure maketak, ibilitzen dira e... Muimenda badute e. Muitzen dira, guai martxan dira. Han, aldiz, ez da /ezta/ hunkitu behar, erten dute, ezkiiatu da, hola eta hola martxan da, eta hola eta hola martxan eta... guk eta... ez duu /eztuu/ zera bana joonaazten tuu.
- [...] joanaraztea!
- "Voilà"!
- Eta gero meritua duena azkenean, hori da, ez? Ba... baliabide guti ukan e?
- Bai.
- Eta eginahal izatea. Baliabideak ukanik, errexa da.
- Ba.
- Baina deus guti izanik egitea, horrek du meritua.
- Bai, bai. Heen, drolia atzemaiten dütena eta... nolaz eta... hemen dira maketa horiek. Léonard de Vinci. Ze... ze... nolaz Léonard de Vinci, ze... ze... nola izan da hemen? Ez da /ezta/ sekulan hemen izan, Léonard [...]! Bana istorioa, leheno erten... ostian erran dutan bezala, Paisen ikusia dut zera, eta ikusia dut enteresenta zela guretako, zeen eta lekü ttipietan sartzen dira maketak; heen ez da /ezta/ handia... E... gue... gue gaztela ez da /ezta/... ez da /ezta/ handia, gure jauregia, ttipia da! Anitz lekütan, maketa horiek sartzean dira. Han anitz sartzean da, e. Hori enteresatü zatan, ordian eta ikusi nielaik. Eta beste gauza bat, e... eta... hemen, ingurian, ez da /ezta/... ez da /ezta/... ez da /ezta/ ikusi, ez da /ezta/ ikusten holakoik, e! Badira müseoak eta guai, tresna zahar horietaik eta... ez niz /eniz/ kuntre, joiten niz e! Ba... Banoa ni 're müseo horietaik ikusten. Bana onduan bagindien, onduan müseo batzük, guai tresna zahar, laborariko tresnak eta hori... Ez du /eztu/ balio onduan ber gauza arraeitia e! Behar da orotaik!
- Hori da... Zerbait originala beraz?
- Bai, bai. Eta... ez, ez...e... gustatzen hemen bisita... bisitak heldü dielaik, bo untsa antzamaiten dute, kuntent dira bai. Ez bitüte /ezpitüte/ bestetan ikusi!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia