Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Louis maketa egile

Louis maketa egile Louis teknikaz liluratu zen. Eskolan teknikan eta mekanikan ibili izan da, baina eskuz egin ditu maketak eta ez da zeregin erraza izan. Lehenik marrazkia egiten zuen, eta zur gogorra baliatzen zuen. Lotzen duen afizioa da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Louis teknikaz liluratu zen. Eskolan teknikan eta mekanikan ibili izan da, baina eskuz egin ditu maketak eta ez da zeregin erraza izan. Lehenik marrazkia egiten zuen, eta zur gogorra baliatzen zuen. Lotzen duen afizioa da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba ba, ba, ba, ba. Bera, bere... bere higitia zen, bai. Bai, bai, ba, ba.
- Eta zuk beraz, zu beraz loriatu zara? Da Vinciren lan horrekin... Maite ukan duzu anitz.
- Ba, ba... maite, zendako? Guai... e... guai e... Ba teknina eta... maite ukan dut e! Guai... haik teknika nola pentsatü zien... Historia gehioo, teknikan agratu zatak. Hain eta... eiteko manera. Eta... hola eta hasi [...] Guai gustü... maketa horiek ikusten duzun bezala, badira errotak, badira eta... angrenajak, badira eta... eta... puliak, badira hoietaik, eta joanaazteko horiek behar [...]. Ordian xantza nien nik eta hasi nintzalaik eskolan, abiatü nintzan amiñi bat teknikan e, mekanikako te(k)nikan. Ordian aisioo zen enetako abiatze eiteko. Bena hori behar zen erosten, erran dutan bezala, ez dira /eztira/ maxinak einak, exklüsivak dira. Ordian badakizu, errotatik [...] delaik, angrenaja, behar dira hortzak xüxen eman e! Ez da /ezta/, ez da /ezta/ hortz... erdi bat üzten ahal eta... behar dira xüxen ezari errotan. Horiek... ordian hori behar da amiñi bat kalkulatu, lehenik hasi gabe e! Behar dela... Ni ari izan niz moldean [...] nintzan e! Hartzen nien paper bat, kraion bat, eta lehenik deseinia egin behar nien. Geo hua, deseinia egin onduan, eta... aisioo zen geo. Berriz eiten nien eta... Ta gio zurez eina(k) dira. Ta ze zur [...] nien? Harrapatzen niena.
- Zernahi?
- "Enfin"... Ez, zernahi, bai, bena guai... angrenajak eta horiek eiteko, behar zen zur goor bat e. Haitza, konpaazioneat. Zur xuria hemen deitzen duu, hemengoa, peu... peupliatze... edo zer horietaik.... Horiek oso mardo dira e... angrenajaindako. Bena... eiteko guai e... züporren eta horien eiteko, zernahi zur e. Ni(k) biltzen nitien, guai exker eta eskuin e... atzamaiten niena [...].
- Bon bon. Eta zenbat denbora behar zenuen, adibidez maketa baten egiteko?
- A! Ez dut /eztut/ sekulan kondatu e! Ezin nintzan sekulan segidan [...] ari izan! Hasten nintzan, eta gio finitzen... eta... [...] joan behar banien, joaiten nintzan eta gio giilakoan, arra-aldatzen, ez dut /eztut/ ... zonbat demora, ez.
- Baina afizio polita e?
- Ba, eta ba... Bena... zeit hasten duzulaik, maketa bat konpaazioneat, behar duzu ikusi nola joanen den finitzian, e... aski lotzen zira gio berriz, eta bon... ez dut /eztut/... ez dut /eztut/ erten bezala, ez dut /eztut/ eta guai... egun hasi, eta bon, erran dut ostian joaiten nintzala hemen... Berriz heldü nintzan arra-fite, nahi nien ikusi finitzian nola... nola martxatiko zen! Liburietan ikusi nien, hola eta hola badoa, bena behar nien ikusi arribatzen nintzanez eta... ba, ba.
- Ba, ba, horrek ematen du halako zer bat ez? Grina bat, nola atarako den [...]

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia