Da Vinciren ideietako asko ez dira sekula martxan jarri
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: BUE-001/006
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Beste adierazbide batzuk
Transkripzioa
- Behar da pagatu, eletrika!
- Ba.
- Bana demoran... errotain, hurak emaiten zien, ez zen /etzen/ pagatzen!
- Bai. Eta iragan aldian, erran zenigun horietako maketa anitzetako... ba anitz ez zirela gero martxan ezarri, bere denboran.
- A ba, ba, bai! Ba, ba, bistan dena! Bada anitza gauza, ba ikusten ditut /tut/ gaiñian, ez direnak /eztirenak/ martxatzen! Konpaazioneat eta egina zien eta... Gizona airian joanaazteko maxina, guai xuriak bezala! Hua re ez da /ezta/ sekulan martxatu! Bana ideia ukan zien, [...] pedalatuz eta joanen zela, hegalak higi... higituz eta gio martxatiko zela! Bana hua ez da /ezta/ sekulan martxatu! Pentsatu zien helikoptera. Helikoptera hala-hala, ideia ukan zien, bena ideia hartaik egin dute helikoptera! Ala(b)aina ez da /ezta/ martxatu! Hegal bat egin zien [...] hak, eta behar zen joanaazi, bana bistan (da)... ez zen /etzen/ moturrik, hain ingurazteko! Airian ez da /ezta/ hura emaiten ahal! E! Ordian... ordian ez da /ezta/ martxatu! Eta ba anitz gauza hola... Laborantxako max(ina)... tresnate badut eta... aitzurra ar(i)tzeko, otomatikan, bana... ez da /ezta/ sekulan martxatu! Ez da /ezta/ posible, animaleko tresna badute eginik, eta izigarriko karga bazien, pizia, bi, bi, bi tresne ttipi, bi aitzür joanaazteko, ez zen /etzen/ posible, eta ez da /ezta/... ez da /ezta/ martxatu! Ta anitz holako... Guai han, parte handia dienak, guai eiherak eta horiek, horiek martxatu dira. Baziren tresnak, guai gauzan altxatzeko, treuillak eta guai... grüak eta horiek altxatzeko, horiek martxatu dira. Bana sistima, guaiko grüak hartzen badira, guai bistan dena, guai erran dutan bezala, motürrak badira bena demoran, eta... kabalekilan inguratzen zituzten /ziuzten/ edo hurarekin, bena martxatu dira, eta sistima, guaiko maxinak e, hola dira e! Deparra hor zen, deja.
- Da Vinci?
- Sistima, bai.
- Beraz biziki gizon argia e!
- Nola?
- Biziki gizon argia izan behar zuen...
- A ba, ba, ba, ba, ba.
- Hori dena egiteko...
- Ba, ba.
- Hainbeste gauza...
- Gero badu biziki gauza pentsatüik, bestalde! Guai ez dira /eztira/ hor, ene maketetan denak hor e! Badü... bestela... Gio bistan dena, ostian erran dutan bezala, ez dira /eztira/ denak martxa tu e... Hori behar da... behar da konprenitu. Bena...
- Baina gero segur izanen dela bere lanetik anitz ez dena baliatu, edo ez dena... ez dena garatu...
- Bai.
- Ez dena developatu...
- Bai.
- Bere lanetik anitz geldituko zen...
- Bai, bai... Bada anitz gelditü. Bai, bai eta... Bena deja... badu bost ehün urte pasa e!
- Ba...
- Hori, ordian ez da /ezta/... gioztik eta... izana dira jendeak! Eskoletan eta... izana dira [...]! Hak deja pentsatü zien diela bost ehün urte [...]! Aintzinian zen! Ba...
- Ba, baina bon, bera abiatu zen deusetatik, azkenean lehenago ez zen nehor izan halako... halako gauzak egin zituenik...
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!