Euskara batuaren garrantzia eta beharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BTU-003-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Biriatun ikasi izan du euskaraz, eta Hegoaldeko kutsua du, bere familiaren jatorria han baitu. Euskara ikastolan ikasi behar dela uste du, euskaldun guztiok elkarren artean ulertzeko behar baitugu euskara batua.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:44
- Erref: BTU-003/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Zure eskuararen entzuten ari niz, oren bat huntan eta arrunt nahasia duzu /nahasia'uzu/. Gipuzkoako eskuaratik baduzu /ba'uzu/, eta hemengo formak'e baliatzen dituzu /baliatzein'tuzu/.
- Bai, gu hemen ikasi dugu, euskuara...
- Zuk hemen, hemen, ikasi, ikasia duzu / ikasia'uzu /,hemen, Biriatun, eskuara?
- Bai, itxian, ta nola hango zien, nola zien eondu nintzenak, beharbada haikekin batian hango hitz batzuk'e bai. Biño konprenitzen duzu /konprenitzeuzu/ gue eskuara?
- Bai, ba-bai! Xarmanki!
- Ah, bon...
- Bistan da, ikastolakin, difeente... beharba. Nik uste normal da ikastolan eskuara jartzia, orain, [ni berzela zein da?] Bestela, Bilbaora joaten baze ez duzu /eztuzu/ deus konpreituko, nik behinpin ez dut /eztut/ asko ingo, ta zuk ezta, ta Xuberora joaten banaiz'e ez!
- Zailak dira, bai Bilbokoa ta bai Xuberokoa.
- Jo... "Ü" ta eztaki ze, ta...
- Ba'uzu, hola, eskuara edo eskualkia bat baino pollitagoa, zure irudiko?
- Ez... Nik beti idealizatu dutena da, eskuara behar dela eskolan ikasi.
- Eskolan...
- Ni ikastolan alde naiz. Denak elkar konprenitu dezagun! Guk xuberotarrakin ez dugu deus itekoik! Ez dugu konpreituko erdiya! Ta faten baga'e Bizkaira, Bilbaorat edo haratxio, makina bat gauz ez dugu konpreituko, e!
- Ez... Hala're, ez zaizu /etzaizu/ iruditzen hori're, nunbait xarma dela, eskuararen xarma, eskualde hortan hola mintzo da ta... Bertzian, bon, gisa hartara...
- Bai... Nahi badugu eskuara bat izan, behar dugu denak igual ikasi! Ez?
- Bai, bai, bai, zure ikusmoldea baldin bada...
- Frantsesa bat da, ta española're bat da, ta eskuarak deretxu hori, neetzat behar du izan. Ni behinpehin eskolan aldekua naiz. Ongi da hori itia.
- Untsa. Eta hemen, hemengoak ttipitan-ta konpeintzen zenituen errexki, hemengo haurrak, jendeak...
- Ah, bai... Uain, eskuara gutti iten da, bai, beharba, leheno baiño. Leheno ez zen /etzen/ familik eskuara iten ez zutenik /etzutenik/.
- Ez, e?
-Gutxi! Guarda batzuek edo, beharba... Baiño uain kanpoko jende franko etortzen da bizitzera ta hoiek, batzuek ez dakite /eztakite/ sobera, ez.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!