Joaquin Arizaga
Biriatu (Lapurdi) (1929-2013)
Biografia
Hendaian sortua, Biriatun bizi izan zen. Gerra Zibileko errefuxiatuak zituen gurasoak, gipuzkoarrak biak. Baina Joaquin emazte biriatuar batek hazi zuen. Aitaren historia gerora jakin zuen: Francoren aurka borrokatu ondoan, Bordelera, Frantziara, errefuxiatu zen. Hor, erresistentzian sartu, eta alemanen aurkako erasoetan parte hartu zuen. Baina norbaitek salatu, eta preso eraman zuten, eta han hil zen. Ama, berriz, Donostian egon zen denbora guzian. Bigarren Mundu Gerrako oroitzapen propioak ere bazituen Joaquinek, baita kontrabandokoak ere. Pilotazalea zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BTU-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Xan Aire |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute