Baimenarekin irekitako lehen ikastola; inaugurazioko kontuak
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Hizlaria(k):
Rotaetxe Chalbaud, Tere
Baimenarekin irekitako lehen ikastola Elkano kaleko 6.ean ireki zen "Resurreccion Maria de Azkue" ikastola izan zen. Madrilera buelta asko egin ostean, txiripaz lortu zela baimena dio. Inaugurazio eguneko kontuak. Gurpide gotzaina eta Sanchez Bizkaiko hezkuntzako inspektorea bezperan joan ziren, gelei onespena ematera. Gela bakoitzean Francoren eta Primo de Riveraren argazkia eta gurutzea zeuzkaten jarrita, baina bandera falta zitzaiela esan zieten. Retolazatarren aroztegian egin zuten banderaren makila. Guraso batzuek ez zituzten umeak halako ikurrak zituzten geletara bidali nahi, baina beraientzat garrantzitsuena euskaraz irakastea zen. Elbira Zipitria ere ez omen zen inoiz han sartu, banderagatik. Xabier Peña, berriz, gela bakoitzean bat jartzeko prest, euskarari lehentasuna emateagatik.
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 31a
- Iraupena: 0:05:12
- Erref: BIL-019/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Lanbideak » Arotzak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!