Tere Rotaetxe Chalbaud
Bilbo (Bizkaia) (1919)
Biografia
Aita, Ignacio Rotaetxe (Gasteiz, 1888 - Zeanuri, 1951) euskal ingeniari eta politikari abertzale eta jeltzalea izan zen, Espainiako Gorteetan EAJ alderdiko diputatu ere izan zena. Ama, Juana Chalbaud (1895-1979), Pedro Chalbaud negoziogizon eta bizkaitar burgesiako kidearen alaba zen. Tereren aititak, "Unión Española de Explosivos" enpresako nagusia izateaz gain, Bizkaiko Batzar Nagusietan kargu garrantzitsu ugari izan zituen, Bizkaiko Ahaldun Nagusi bilakatu arte. Sei anai-arreba izan zituen Terek. Bera andereñoa izan zen eta ikastolen sorreran garrantzia handia izan zuen, bai eta euskara eta euskal kultura bultzatzeko beste hainbat egitasmotan ere. IRALEren Bizkaiera Bildumarako egin zitzaion elkarrizketa 1992an.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BIL-019 | 1992 | IRALEren Bizkaiera Bilduma |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute