Bilbo

Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk handiena. Euskararen aurkako legeek, merkataritzara zuzendutako portua izateak eta XIX. eta XX. mendeetako industrializazioak erakarritako emigrazioak asko azkartu zuten euskararen galera. Hala ere, 1920an biztanleriaren % 20 euskalduna zen, orduan egindako erroldaren arabera. 1981ean, berriz, % 6 bakarrik ziren. Jatorrizko euskara galduta dago hiriguneetan, baina baserri-auzoetan geratzen dira oraindik euskaldun zahar banaka batzuk, Buian, Begoñan eta Larraskitun, esaterako.

Argazkia: Doomenicvs

  • Hizlariak: 23
  • Zintak: 26
  • Pasarteak: 329
  • Transkribatutakoak: 12
  • Audioak: 35
  • Bideoak: 293

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia