Bilbo (Bizkaia)

Bilbo bonbardatzean babeslekura gordetzera

Bilbo bonbardatzean babeslekura gordetzera <p>'Cafe Iru&ntilde;a'ren gainean jaio eta bizi zen Julen. Bi neskame izaten zituzten; euskaldunak, umeak euskaraz ikas zezaten. Bilbon ziren gerra denboran. Gogoan du bonbardaketa eguna. Indabak jaten ari ziren. Hegazkinen hotsa entzutean Albiako babeslekura joan ziren. Arana Goiriren etxearen eta Justizia Jauregiaren ondoan zegoen. Abokatu kideek esan izan diote: "Begira Julen, predestinatua hengoen".</p>

'Cafe Iruña'ren gainean jaio eta bizi zen Julen. Bi neskame izaten zituzten; euskaldunak, umeak euskaraz ikas zezaten. Bilbon ziren gerra denboran. Gogoan du bonbardaketa eguna. Indabak jaten ari ziren. Hegazkinen hotsa entzutean Albiako babeslekura joan ziren. Arana Goiriren etxearen eta Justizia Jauregiaren ondoan zegoen. Abokatu kideek esan izan diote: "Begira Julen, predestinatua hengoen".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bilbo setiatuta-ta egon zanean, zuek Bilbon zendetan gerra denporan?
- Bai, bai. Badut... igual, zea, [dana erran bihar]... bueno, hori liburuan ere agertzen da, ezta? Gerran denboran Bilbon giñen. Bilbon, Bilbon, e! Eta oso leku... seguraski hik ezautzen du edo, beharbada, Eider, Eiderrek ere bai, ba zeren eta Bilbo oso famatua da eta kanpoko... kanpoko jendea ere Euskal Herriko baiña ez bilbotarra baizik eta giputzak edota... etortzen zanian. kafetegi hori oso ezaguna da ta Iruña du izena. Ba Iruña gaiñean sortu nintzen ni. Han ekarri... –zera– ninduen amak mundura, ezta?, bigarren estaian. Eta gerran denboran, noski, ba, edozein lekutan munduan gerra dagoenean, ba gosetea ere bai izaiten da. Bueno, gehiago edo gutiago, baina... Eta aita konpondu zen – bakoitzak egiten zuen ahal zuena ezta?– Gernikako... konpondu zen Gernikako basetxe batekin eta, orduan, hangoek inddabak eta hau eta bestea eta zerrikia seguraski eta, bueno, auskalo, eta gauza asko akoplatu edo, zera, akopio egin edo ta. Eta noizbehinka aitak edo ekartzen zioten edo bera joaten zen bila Gernikara, ezta? Eta, gerla zelako, igandeetan soilik baginduen jateko inddabak. Biziki maite nituen nik. Bueno, nik eta, bueno, anaia guziak.

Egilea(k): Saioa Egia (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia