Julen Madariaga Agirre
Bilbo (Bizkaia) (1932-2021)
Biografia
Bilboko Abandon jaio zen. Aita eta aitona legegizonak zituen. Aitona izan ei zen Lizarrako Estatutuaren (1932) idazle nagusiena. 1937ko martxoan itsasontziz Iparraldera ebakuatu zuten amarekin eta neba-arrebekin batera, eta handik gutxira Arrotxelan barkua hartu eta Txilera joan ziren bizitzera, senideak baitzituzten han. Bilbora itzuli zen 1946an. Deustun eta Oviedon egin zituen unibertsitate-ikasketak, "abokatu-ekonomista" karrera, hain zuzen. 1962an Doktoradutza egin zuen Cambridge-n. 1952-53 aldera EKIN taldearen sorreran parte hartu zuen eta 1959an ETArenean, Txillardegi, Benito del Valle eta beste batzuekin batera. Sei hilabete egin zituen preso Carabanchelen 1960-61ean. Irten eta gutxira, Iparraldera joan zen bizitzera. Harrezkero, Herri Batasuneko, Elkarriko eta Aralarreko kide izan zen, besteak beste. Euskaldun berria, Xabier Peñarekin hasi zen euskara ikasten 50eko hamarkadan.
Egin genion ia bost orduko elkarrizketan bere bizitzaren lehen partea jorratzeko astia izan genuen bakarrik. Baina tartean badira zertzelada batzuk gauza berriagoez.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BIL-001 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Eider Etxeberria | ||
BIL-002 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Eider Etxeberria | ||
BIL-003 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Eider Etxeberria | ||
BIL-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute