Bilbo (Bizkaia)

Bittor aspaldi konturatua zegoen politikak bere mugak dituela

Bittor aspaldi konturatua zegoen politikak bere mugak dituela Politika arrazoiengatik ezagutu zuen Bittor. Baserria uzten zien gero HASI eta Herri Batasuna izango zen EHAS alderdia antolatzeko. Lizundia, Zabaleta, Agirreazkuenaga, eta uste du Kintana ere baietz, biltzen ziren, besteak beste. Gazteak sutondoan jarri ziren, eta Bittorren esaldia: "badirudi beroaren burgesia gustatzen zaizuela". Jende askorekin zuen harremana, Juan Ajuriagerrarekin, esaterako. Intuitiboa zela esaten da, baina ez zen dena berezkoa. Gizon jantzia zen, asko irakurtzen zuen, entzun ere bai, eta beti halako doinu ironiko batekin. Gure bihotzaren leku berezi batean gorde beharreko gizona; errepikaezina. Erlijiotik politikara transferentzia bat egon zen Txemaren belaunaldian. Aurreko belaunaldiaren zutabea erlijioa zen eta hurrengoarena politika. Bittor aspaldi konturatua zegoen politikak bere mugak zituela, eta bazeudela beste gauza batzuk hura bezain inportanteak, euskara, euskal kultura, bizitzeko forma aszetiko bat... Gizon austeroa eta bakartia zen. Eredua izan daiteke beste modu batera ohituta dagoen gaurko jende askorentzat, eta nahiko luke Bittorren irudi hori ezagutaraztea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BIL-012-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Politika arrazoiengatik ezagutu zuen Bittor. Baserria uzten zien gero HASI eta Herri Batasuna izango zen EHAS alderdia antolatzeko. Lizundia, Zabaleta, Agirreazkuenaga, eta uste du Kintana ere baietz, biltzen ziren, besteak beste. Gazteak sutondoan jarri ziren, eta Bittorren esaldia: "badirudi beroaren burgesia gustatzen zaizuela". Jende askorekin zuen harremana, Juan Ajuriagerrarekin, esaterako. Intuitiboa zela esaten da, baina ez zen dena berezkoa. Gizon jantzia zen, asko irakurtzen zuen, entzun ere bai, eta beti halako doinu ironiko batekin. Gure bihotzaren leku berezi batean gorde beharreko gizona; errepikaezina. Erlijiotik politikara transferentzia bat egon zen Txemaren belaunaldian. Aurreko belaunaldiaren zutabea erlijioa zen eta hurrengoarena politika. Bittor aspaldi konturatua zegoen politikak bere mugak zituela, eta bazeudela beste gauza batzuk hura bezain inportanteak, euskara, euskal kultura, bizitzeko forma aszetiko bat... Gizon austeroa eta bakartia zen. Eredua izan daiteke beste modu batera ohituta dagoen gaurko jende askorentzat, eta nahiko luke Bittorren irudi hori ezagutaraztea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia