Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Muñoatarrak etxejabe handiak

Muñoatarrak etxejabe handiak Muñoak etxe ugari zituen eta leku askotan zituen maizterrak. Haien dirua nondik etorritakoa izan zitekeen ulertzeko adibidea jartzen du.
Muñoak etxe ugari zituen eta leku askotan zituen maizterrak. Haien dirua nondik etorritakoa izan zitekeen ulertzeko adibidea jartzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Muñoak maizterrak zeuzkan, ez, Muñoak?
-Emaztea: Muñoak bai, maizterrak, gu´re hala giñen ta…
-Bai! Muñoak? Berrogei etxe igual maizter, gehio igual.
-Emaztea: Zizurkillen e bazun etxia harek.
-Nun ez harek! Amerikanuak baiño zera haundigua emen zun ta… Horrek terrenotan honen andriaandik lehendikan [...] herrin bat formatuta ta handikan diru asko ibilitako [...]. Ta nik aitzera badet diru asko indako gizon hoik nolaz eindako diruak ote dittuen: erreka, gaiñez eitten du ba, ebi asko indakon ta zikiña ura. Diru hori´re zikiñetikan eindakua izeten ote dan. Ur asko errekan, ebi asko einda, gaiñezka, ta zikiña. Ur garbitik negozio txikigua, gizonak´e diru hori [...] dabillen garaien eindako diruk izeten diala aitzera hala dittut nik.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia