Inguruetako festa eta erromeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez ziren asko irteten herritik. Herriko batek kamioia ekarri zuenean Beizamara joaten ziren harekin, ordainduta. Urkizuko festetara ere joaten ziren; hara Beizamara baino jende alaiagaoa joaten omen zen. Inguruetan erromeria garrantzitsuena Iturriozkoa zen. Zelatunera (Herniora) ere joaten ziren irailean. Inguruetako beste festa batzuk.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: BID-008/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Hementxe danak, hemendik Beizamaa oiñez. Zaharberrik kamiona bazun ta hua hasi zan kamionakin eman ta ekarri itten, baiño diru truke ta dirua kontuz! Dirua kontuz, hori falta danak. Ta, gaiñentzen, festak gu ibilitakok Urkizun San Pedrotan, Beizaman baiño hobia. Urkizua jendia [...] juten zan Beizama baiño ta hemen ta han zan festaik jende anbiente handiyena: Itturrioz. Nun dan baakizue? Itturrioz. Hor, Aia aldeko jende hori ta abar jende… dantzaako-ta jende haundiya, Iturriotz. Gaiñentzen, herri txiki hootako festak? Ttunttuna jo ta tanborra ta... motx motx, oso motx.
-Eta Zelatunera ez zineten joaten?
-Bai, Zelatunen lau jai inportantek. Ez dakit lehenbizikua...
-Emaztea: Setienbren.
-Bai baiño...
-Emaztea: Ta agostun´e bai.
-Beizamakok izan e, Beizamakua San Bartolometan duela jaia urten behin, herrik... jaiak zittuen herrik. Beizamakok soiñu jotzaille bat edo bi beraien kontura eamango zittuen, herriko jendia preparatuta jungo zan dana, ahal zuenak, igande baten, ta hurrungo eguna, hurrungo igandia nik ez dakit zein ta Albizturkua ta hemengua´re bai, ta Goiazkua bestia. Lau herri, lau jai. Illuntzen erretira danak handikan ta... jende asko bai, ze egualdi dan, txarrakin´e kuidau.
Egilea(k): Urtzi Reguero
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!