Berriz (Bizkaia)

Lehen otordu guztietan errezoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goizean jaiki eta sukaldera joandakoan, errezatu egiten zuten gosaldu aurretik. Bazkalorduan, bakoitzak bere plateretik barik lapikotik jaten zuten. Orduan ere errezoak. Oraindik ere batzuetan errezatzen du oherakoan. Batzuetan sinisten du Jaungoikoarengan, baina beste batzuetan zalantzak izaten ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Besteik ez eguen ta…
-Jagi ogetik ta nik gure aitte ikusten neban: “ala, danak ezkatzera!”. Danok ezkatzera. “Aittaren ta Semiaren”, ta hiru “Abe maridxe”, ta “Aitte San Antonio [gloriosue, San Isidro] ez dakit zer. Ta armosau baiño lehenago haxe. Etxera juen ta atzera danak bezkaitten ta, total, patel haundi baten, bakotxak beran platera be ez, kazuela haundi baten “durrrrun” bota zaratie eitten daben babak, ta jan handixek babak, ta lehenengo: “Aitte San Antonio gloriosue, geure ganauengaittik, geure jun-etorridxegaittik, aitte gurie, ta San Isidro gloriosue, […] ta geure difuntuengaittik eta, ba, errezetan eban. […]
-Oin zuk errezetan dozu?
-Ogera jueten nazenien, sarritten aburridute egoten naz ta! En fin, zer eingo dotsezu ba? Batzutan siñesten dot Jangoikuen. Nik elixara juten nazen egunien esaten dot pekatu mortala ein dotela, e? Eta beste batzutan esaten dot: zer! abadiek esaten dabena barriketan, barriketan, barriketan, barriketan pasetan dabie [...] ta kittu, besterik ezer be ez. Batzutan siñesten dot eta beste batzutan, ba, ez dakit nik zer esan be!

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia