Andikoa auzoko Asentzio jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bera gaztea zenean, ez zen egoten dantzaririk Andikoa auzoan Asentzio egunean. Serafinek jotzen zuen danbolina. Txibitonek ematen zuen meza. Meza ostean, Amabirjinaren diruarekin ogi eta gazta bedeinkatuak banatzen ziren.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: BRZ-008/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
-Ta Asentzidxotan Andikoan dantzaridxek ez zien egoten?
-Ez, ez, ez. Oin… Nik handik urten nabenien —oin ez dakit, baiña—, ni egon nintzen zerien, Asentzidxotan, tanboliñe, Serafin. Ez dakit Serafin nungue zan? Abadiñokue edo.... Tanboliñe joten eban. Haxe jueten zan. Ta, ba, joten eban Asentzidxo… Txibitonek emoten eban mezie, ta haxe juten zan tanboliñe joten. Ta mezien… Meziek urteten ebanien, tanboliñe, ta Amabirjiñiek emoten eban gaztaia ta ogidxe. Sakristauak, Amabirjiñien diruaaz erositte. Holakotxe ogi txatal bat, pentsaizu, hainbestendako. Ta emoten oskun ta, bueno, haxe, ha ogi bedeinkatue ta gaztai bedeinkatue, gauza haundidxe! Ta gero, ba, illuntzerako, oin azkenerako pentsetan dot eitten ziela, baiña dantzaririk ez. Basarridxek eurek juten zienak, konparaziñoan hamendik Tabirara jutie lantxerik. Orduen ez zan egon… ezpatadantzaridxek eta horrek, bai, Garaidxen, ta egun haundidxetan ta bai, baiña oingo moduen ez. Orduen ez eguen erropa zuririk eta holakorik. Andikoan ez naben ezautu. Bueno, nik gazterik urten neban handik, e, gazterik urten naben.
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!