Berriz (Bizkaia)

Erramu egunean gurutzeak egiten zituzten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erramu egunean gurutzeak egiten zituzten erramuarekin eta ereinotzarekin, bedeinkatu eta soroetan jartzeko. Soroak adina makila erabiltzen zituzten. Nola egiten zituzten. Sorginak uxatzeko izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuek jarten zenduen hor San Juan inguruen eridxontza arraman bat edo, elorridxe edo?
-Bai, zerien… Hori izeten zan eguen santu… eguen santu edo… “día de ramos”, erramu egunien. Bai. Eitten genduzen, ba, zenbat solo geunken, haretxen beste kurutzegidxek esaten gontsen; zenbat solo geunken, haretxen beste makilla zuzen, honen tamaiñokuek, makillak.
-Zegaz?
-Zera, eridxontzen zera, kurutzagidxek. Aparteko zerak izen biher abien, aparteko paluek, horrek paluek [...] aparteko paluek, eta zenbat solo geunken, harenbeste palu eitten zan. Bost solo bageunkezan, bost palu. Eta gehidxago bageunkezan, gehidxago. Eta gero hareri, ba, honan zatitxo bat kendu [alde bidxetatik] ta goiko akaberan, goidxen paluen akaberie baiño beheratxuago, zeraaz, zintzelaaz ein erraidxa bat, batetik bestera zulue, ta hantxe sartu palotxo bat, kurutzie eindde. Hareaz paluaaz eitten zan, beste… konparaziñuen, [hau, ezta, zera?] ta hamendik ein zulue ta palutxo bat sartu ta holan kurutzie ein. Ta ipini, lau zulo bazeunkazen, lau edo bost edo, ipini, ta danak lotu, bueltan-bueltan, goidxen ta behien lotu, ta ipini erromerue ta eridxontza goiko puntan, lotute. Ta ha elizara eruen erramu egunien bedeinkatzen. Bedeinkatu ta, ba, holaxe. Harexek ipini gero, sorgiñek juen ez daittezan soluetara. Ta etxera be bai. Etxien be ipintten zan bentanan baten edo zerien. Ta soluen, ba, bakoitzak bere soluen sartu eta hantxe.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia