Amabirjinaren egunean gonbidatuak etxean
Gabonak nahiko polito pasatzen zituzten, txerria edo konejuak hiltzen zituzten eta. Amabirjinaren egunean gonbidatuak izaten ziren baserrietan. Euren amaordea Larrabetzukoa zen eta handik etortzen ziren gonbidatuak eurenera. Zer jateko izaten zen.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: BRZ-007/025
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak , Aisia » Jai-giroa » Etxe barruko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Ta Gabonetan ta?
-Ez, Gabonetan politto. Hiltten abien txarridxe edo konejuek edo zeozer.
-Gabonetan?
-Bai.
-Ariñago ez, San Martiñetan edo ez?
-Ez, ez. Ta Amabirjiñien egunien be, [...] auzuek erueten abiezan konbidauek. Ipintten abien baba zuridxe txorizuagaz ta sahieskidxagaz ta ipintten abien. Morzilla batzuk be ein, ta manietan zien. Ze gurien be gure ama, madrastie, Larrabetzukue zan, ta handik etorten zien inbitauek. Etorten zien. Baiña oingo moduen ez! Baba zuridxe, saiheski zatitxo bateaz ta beste oillasko bat edo konejon bat edo hiltten bazan… bazan… baeuen. Ta arrautza tortillie ta eindekue ta aberatsen kontuek! Gehidxen be, arrozkonletxie ein, ta haxe ipini galdarie bete, ta baba zuridxe edo. Garbantzue izeten bazan be, garbantzue lantzien behingo jatekue, erosi eitten zan ta. Lehenago jentie pobre bizi zan, e! jesus!
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!