Berriz (Bizkaia)

Durangoko lehenengo bonbardaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Durangoko lehenengo bonbardaketak laietan harrapatu zituen. Alaba nagusia ohean laga zuen. Ohe azpian sartu zelako salbatu omen zen. Jende asko hil zen bai goizean eta baita arratsaldean ere. Hegazkinak behe-behetik etorri ziren arratsaldean, jendea metrailatzen. Orduko bizipenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerrak zu nun harrapau zinttun?
-E?
-Gerriek zu nun harrapau zinttun?
-Hamentxe, Durangon. Esango dotsut nun harrapau ginttuzen lehenengo bonbardeuek. Laidxetan ibili gintzezan, hortxe kanposantu aurrien bada, ba, montor bat? Kanposanture doiena hamendik han Kurron ondora, Kurron etxie, [...]? Hantxe ibili gintzezan laixetan. Eta alabie, bizi nitzen hamentxe zerien, ta alaba nagusidxe itxi neban ogien, neu laidxetan juenda. Ta etorri zien zerok, abioiok, ta hasi zien botaten, ta [hortxe sartu] gintzezan. Gure neskiek, hor be dana bota abien, dana apurtu, ta gure neskiek urten ta ogepien sartu, ta harexek salbau eban. Baiña hor hil zan... negargarridxe! Kurron etxie, jakingo dozu, Kurrona?
-Ez dakit, ba, hor, zererantza igoten, Kanposanturantza igoten?
-[…] igo baiño lehenago, basarri bat badao, ba, harutz goiezela, ezkerretatik? Kurrona esaten dotsiena.
-Baiña basarri-basarridxe ala halako etxe bat?
-Fabrikien onduen.
-A, bai, bai,
- Haxe basarridxe Ba hantxe sartu gintzezan, baiña halan ta guzti be, hari bota otsien atze guztidxe, eta hor sartu genduzan. Arratsaldien, ba, ez geunken hamen etxerik, nik be etxie botata neuken, ta hamen etxiok danok zertute ta bildurra be bai, ta arratsaldien juen gintzezan atzera, ba, harexe egongo zala, Kanposantue, errespetauko dabiela ta ez dabiela botako, eta juen gintzezan horraxe danak, horraxe aldera. Etorri zien arratsaldien, behe-behe-behe-behe-behe-behetik, hasi zien amatralletan…! Personak [...].
-Abioiak?
- Bai. Zenbat jente! Ta goizien, goizien hamen, zer harrapau abien! Tristie haxe zan. Tristie gero! Honek, Olea, […] hortxe behien bizi zienak, hari hil otsiezan mutil bi ta aitte. [Bota otsiezan] etxien. Mutillek koskondute, eskolan ebizenak. Gauzak lehen tristiek ibili die.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia