Berriz (Bizkaia)

Amamaren bakardadea; amaordea gogorra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Amaren aldeko amama bakar-bakarrik egoten zen. Berak diru pixka bat ematen zion neskametzatik etorritakoan eta auzokoei ere esaten zien esne apurren bat emateko. Amaordea gogorra zen bere umeekin eta are gogorragoa beraiekin eta amamarekin. Guztira zortzi neba-arreba izan ziren eta familia hazteko dirurik ere ez eta...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, holan, relaziñorik-eta amamaaz-eta euki bai?
-Bai, amama, amama koittaue, nere amen ama, egoten zan, bakarrik, bakar-bakarrik, honakoxe kuartotxo baten, […] bakarrik. Eta, ba, ni kridxadatzatik edo etxera jueten nitzenien, ba, emoten notsan diru pixkat eta esnie be han auzokuek-eta emoten otsien ta esaten notsen emoidxozu ta, ba, neuk pagauko dotsut. Eta, gero, gure madrastie pixkat okerra izen zan. Gogorra. Berenentzako be bai ta guretzako gogorrague.
-Berenekin be bai?
-Berentzako be bai. Beren semientzako be gogorra izen zan. Eta gero euki be ein ebazan, zortzi bat edo, familidxen. Bost aizta. Bost aizta bizi gara oindiño. Eta Vitoridxen bizi zan beste neba bat, sei, ta hamen hil zana zazpi eta Martzelino zortzi. Zortzi neba-arreba. Harek hazi egin biher zien! Eta diru bako etxiek [...].
-Solorik-eta asko eukin be ez, igual...
-Bai, soluek bai, baiña soluen be, egin ezik ez dago!

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia