Berriz (Bizkaia)

Seminarioan futbolari onak

Seminarioan futbolari onak Arropak norberak eramaten zituen eta garbiketako gauzak ere bai. Sotana lehenengotik janzten zuten seminarioan; futbolean asko jokatzen zuten eta urtero txapelketa egiten zuten. Gogoan dauka fraka motzekin jokatu zutenean, kontrola egiten zietela, frakak belaunetarainokoak izateko. Setien gotzainaren kontra jokatu zuen behin. Seminarioan zegoen garaian, Alaves lehenengo mailan zebilen eta partida bat irabazi egin zioten. Bere taldea oso ona zela dio. Abarketekin jokatzen zuten.
Arropak norberak eramaten zituen eta garbiketako gauzak ere bai. Sotana lehenengotik janzten zuten seminarioan; futbolean asko jokatzen zuten eta urtero txapelketa egiten zuten. Gogoan dauka fraka motzekin jokatu zutenean, kontrola egiten zietela, frakak belaunetarainokoak izateko. Setien gotzainaren kontra jokatu zuen behin. Seminarioan zegoen garaian, Alaves lehenengo mailan zebilen eta partida bat irabazi egin zioten. Bere taldea oso ona zela dio. Abarketekin jokatzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia