Francoren heriotza eta Ikastolen goradakada
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-035-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Itziar Sapsootham
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: BRT-035/034
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Baiño Elgoibar bera ere nahiko berezia baita. Ze hor immigrazioaren ondoren, 1950etik 60ra euskera galdu egin zuen jente askok herrian. Euskera etxian ez zan… iritsi zan momentu bat ez zala transmititzen. Hori frankismuaren eragiña izan zan.
- Zu hona etorri ziñanian ze giro topau zendun hemen?
- Hona ya... Bai, 75ian ya...
- Ya hobia zeuan.
- Klaro, ya ni etorri nintzenian, Franco hil zen urte bera zen ni hona etorri nintzenian, eta mobimentu... bai, gogorra zegoen. Esan nahi dut, bateko heriotzak, ETA zala, atentauak zirela, kartzelak zirela, manifak zirela… mobimentu bixi-bixia zegoen, bere alderdi on eta txarrakin.
- Baiña ordurako euskerian egoeria hobetxua zan.
- Hobeto, behetik gora zetorren eta. Klaro, Eibarren ikusten genduna: ikastola lehenengo 40, hurrengo urtian 80… biderkatu egiten zan. Ez... Batuketa barik biderketa gertatzen zan. Urte batetik bestera izugarri hazi zan demanda hori, jenteak nahi zuelako… ikastolak bazekarren, gaiñera, inobazio puntu hori, ezta? Eta ikastolan sartzen zan jentea ere, ba, ya prestatua zalako, ta metodologia berrietan, pedagogia berrietan... Eta, orduan, bai, ikusten da zera: herri-eskolak eurak ere, ba, gero eta gehiago, ba, jente euskalduna sartzen hasi zenez, ba, euskera hezitzeko eta euskerazko testu-liburuak eta gero eta zabalago zebiltzan. Eta alde hortatik, ba, mesede egin zuen ikastolak herri-eskolak ere ildoan sartu zitezen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!