Angel Ugarteburu Meabebasterretxea
Berriatua (Bizkaia) (1942)
Biografia
Berriatuko Milloi auzoko Ikaranagusi baserrian jaioa. Aitak hiru ume izan zituen lehenengo emaztearekin eta, alargundu zenean, haren ahizparekin ezkondu eta beste hamalau izan zituen, nahiz eta denak ez ziren aurrera atera. Milloiko auzo-eskolan ibili zen umetan Angel. 12 urterekin, abadeak proposatuta, Derioko seminariora joan zen. 1960ko hamarkadako giro nahasia ikusita, irakaskuntza aldera jotzea pentsatu zuen eta Erromara joan zen lizentziatura ateratzera. Handik itzulita, 1972an, Eibarko ikastolan hasi zen lanean. Sei urteren ostean Elgoibarko ikastolara pasa zen, ordurako Elgoibarren bizi zen eta. Urte batzuk geroago Elgoibarko institutura joan zen eta bertan lan egin zuen, erretiroa hartu arte. Ikastolaren hasierako urteetan umeentzat euskarazko materiala sortzen ibili zen, ahozko tradizioko ipuinak oinarri hartuta, eta Kirikiñoren `Abarrak´ ipuin-bildumak euskara batuan jarri eta egokitu ere egin zituen. Elgoibarko Izarraren baitan sortu zen Elgoibarko bertso-eskolaren sortzailea izan zen eta bera izan zen irakaslea hasierako urteetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRT-035 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute