Elgoibarko bertso eskolako saioak, txapelketak...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-035-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bertso eskolara haur asko apuntatzen zirenez, bertso herrikoiak ikasten zituzten haurrekin. Bertso saioak eta bertso-paper lehiaketak egiten ziren urtero. Jaialdiak.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Itziar Sapsootham
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: BRT-035/032
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
Urtero halaxe. Astero klasiak eman. Pasatzen dana, klaro, ez gendun mugarik jartzen. Ta, orduan, jente asko apuntatzen zan ta askotan bertso-eskola baiño gehiago guarderia bihurtzen zan. Esan nahi dot umiak danak... eta danakain bertso-mundua... Ta ze eitten gendun? Ba kantuak ikasi. Zeranak, Bilintxek kantatu zittuenak, “Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe” eta bestea eta… edo Txirritak kantatutako besteak eta… holan, bertsoak ikasi eta ikasi. Gero, gaiñera, Dorronsorok urte horretan talde bat alkartu giñan komeni zalako bertsoak ataratzia bere musika eta guzti, herriko tradizioan zeuden bertsoak, memorian zeudenak, eta baita ere Antonio Zabalak Hauspoan bildutako hoiek eta. Hoiei musikakin eta abar jenteak, umiak, bertso-eskoletan erabili zezaten. Eskolaz aparte, ikastolaz aparte, bertso-eskolak zeuden herrietan. Eta hemengo arduraduna neu izan nintzen 80tik 90era. 90ian beste batek hartu zuen ardura. Baiña 10 urte hoietan urtero eitten gendun umeen bertso-saio bat Herriko antzokian. Eta gurasoak biltzeko biderik onena umiak kantuan ipinttia da eta orduan aretoa bete egiten zan. Eta bertso-saio baten ondoren bertsoak etortzen zian: igual, Lazkao Txiki eta abar eta Lazkano eta beste batzuk etortzen ziran. Eta umeek ere euren saioa egiten zuten. Eta holaxe eitten gendun, urtero-urtero eitten zan hori. Eta gero ya instituzionalizatu egin zan hori eta urtero dago bertso jaialdi bat Elgoibarko Izarrak antolatzen duena, baiña jatorria hortxe dauka horrek. Hor hasi zan, Elgoibarko Izarrarren ekintza bat bezala, hasiera hartan neuri tokatu zitzaidana aurrera eramatia. Eta gero lehiaketak egitten ziran, bertso-paper lehiaketak, eta sariak banatzen ziran jaialdi horretan eta hoixe zan egiten zana. Baiña orduan ez zan hemengoa bakarrik, e! Euskal Herri guztian zabaldu zan hori, bertso-eskolen mobimentua, eta ikusi da, gaiñera, leku askotan frutu handiak eman dituela, gaur egunian goi-goian dauden bertsolari hoiek bertso-eskoletakoak direlako.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!