Berriatua (Bizkaia)

Elgoibarko bertso eskolaren sorrera

Elgoibarko bertso eskolaren sorrera <p>Elgoibarko Izarra elkartean sartu zenean, `Etxegi&ntilde;a&acute; bertsolariaren omenaldia prestatzen hasi ziren. Antton Aranburuk eskatuta artikulu bat idatzi zuen `Etxegi&ntilde;a&acute;ri buruz, hark asmatutako salbea aipatuz eta abar.&nbsp; Omenaldiaren harira, bertso-jaialdi bat antolatu zuten eta, geroago, bertso eskola sortzea bururatu zitzaien. Loritoneko pareko lokal batzuetan jarri zuten bertso-eskola. Orduantxe sortua zen bertso-eskolen mugimendua. Inguruko herrietako bertso eskola eta orduko bertsolari gazteak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-035-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elgoibarko Izarra elkartean sartu zenean, `Etxegiña´ bertsolariaren omenaldia prestatzen hasi ziren. Antton Aranburuk eskatuta artikulu bat idatzi zuen `Etxegiña´ri buruz, hark asmatutako salbea aipatuz eta abar.  Omenaldiaren harira, bertso-jaialdi bat antolatu zuten eta, geroago, bertso eskola sortzea bururatu zitzaien. Loritoneko pareko lokal batzuetan jarri zuten bertso-eskola. Orduantxe sortua zen bertso-eskolen mugimendua. Inguruko herrietako bertso eskola eta orduko bertsolari gazteak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Izarran sartu nintzen ni, gogoratzen naiz, ordurako Andres-eta ere bazeuden. Eta hor `Etxegiña´ Santa Ageda eskean ibiltten zen bat zegoen, Sebas Larrañagaren aitttitta, `Etxegiña´, eta harek ba egitten zittun bere… Santa Ageda eskian kalez kaleko kantaldiak eta abar. Eta omenaldia egin bihar zitzaiola eta omenaldi zererako Antton Aranburuk esan zidan: “HI, idatzi zak artikulo bat periodikuan honen omenaldia dala eta zelan berak asmatuak diran salbia eta abar”, kantatzn dana: "Jangoikua... larala...." salbe hori, hemen hiletetan kantatzen da salbe hori. Eta urte hartan bertan, 80an, egin gendun omenaldi bat `Etxegiña´ren erretiroa zala eta, bazihoalako. Eta gero, orduan, pentsatu gendun: eta zergaitik ez honekin batera jaialdi bat? Ta omenaldi hartarako bertso jaialdi bat ospatu zan. Lehenenengoa uste dot Gabonetan izan zala. Eta gero ya Trinidadeetan, Trinidade jaixetan, urtero egiten zan. Eta bururatu zitzaigun bertso-eskola bat sortzia. Eta ni prestatu nintzan bertso-eskola... klasiak emateko. Eta ematen genduzan hor Lorito ondoko lokaletan, Lorituaren aurrez aurre, beste partian dagon horretan lokal batzuk zeuden, gaur egun loradenda dagoen horren goiko partian, hor lokal hoietan. Txistulariek ere erabiltzen zuten gela hori euren ensaioak egiteko eta nik ere hantxe eman nituen lehennego bertso zerak, bertso-eskolako... Ordurako ya hasitta zegoen bertso-eskolako mobimentua. Elgoibarren baiño lehenago hasitta zegoen Eskoriatza, Aretxabaleta… Almen inguruan, hor Sarasuatarrekin eta horrekin. Patxi Goikolea zan horko buru. Ta horrekin ta Isazelaia ta Arantza Loidi eta abar, bazeuden gaztetxoak. Eta geu ere hara juten hasi giñen. Hemen Elgoibarko Izarrako arduradun orduan Irigoien bat zan –oin, ez dakit, kanpuan bizi dan bat– ta harekin ta abar. Ta juten hasi giñan hara. Eta baita Zumaiara ere, Juanito Dorronsorokin batera. Jon Maia ta horrek mutikoak ezagutu nittun nik; bai Euzkitze ere, mutikoa zala ezagutu nuen nik. Euzkitze ta Sarasua eta Felix Iñurrategi mendian hil zana ere bai eta… Horrek bertso-munduan ibiltzen zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia