Berriatua (Bizkaia)

Euskaraz ikasteko ilusioa zabaldu nahi zuten

Euskaraz ikasteko ilusioa zabaldu nahi zuten Euskarazko esamoldeak batu zituen Abarrak liburuetan. Ikasleei ahalik eta euskara aberatsena eskeini nahi zieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-035-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskarazko esamoldeak batu zituen Abarrak liburuetan. Ikasleei ahalik eta euskara aberatsena eskeini nahi zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hemen, uste dot hementxe zeudela honeek eee… esamoldeak. A, hemen daoz, beittu, beittu. Bukaeran beti jarritta, ipuin bat... bakoitzean ikusten diren esamoldeak, e?

“Nondik eta handik”…“Nondik edo handik”, eta “Bota behar zituen gibelak”, eta “Korrika hasi zan” esan beharrean, ba “Ariñari eman zion” ta “Leloak halakoak” (“Tonto de él”). Ta esaera – esamoldeak-, euskerazko esamoldeak, jenteak gogoan hartzeko ta erabiltzeko bildumatxo bat egin nuen bukaeran, ipuin bakoitzari zegokiona, ta orduan hauek ere hortxe, hortik, datoz.

Ta ikusten denez, ba, nahi dana da aurrean geneukan ikasleari euskera ahalik eta aberatsena, eta Euskal Herrian erroak zituen zera, hizkuntza eta mundu ikuskera bat, zabaltzeko ahalegiña [ez gendun /ezkendun/]... Ez dakit lortu gendun. baiña saiatu egin giñan, eta akatsak egingo genittuen, seguru asko, baiña izpiritua hori, hoixe, zan: esan nahi dot ilusioa. Ez, guretzat klaseak – eskolak- emotera joatia ez zan lana, baizik eta erreto bat, ze, erronka bat, e? Egin daigun hau, eta umiak gustora joan daitezela etxera ta abar ta abar, ta hoixe hoixe zan orduan, bai, esan nahi dut.

Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia