Berriatua (Bizkaia)

"Abarrak" liburuak euskara batura egokitzen

"Abarrak" liburuak euskara batura egokitzen Elgoibarko Ikastolako Elkarteak, euskarazko literatura sortzeko eskatu zion eta Kirikiñoren Abarrak liburuak euskara batura egokitu zituen.
Elgoibarko Ikastolako Elkarteak, euskarazko literatura sortzeko eskatu zion eta Kirikiñoren Abarrak liburuak euskara batura egokitu zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elgoibarrera etorri nintzenean, irakasleen elkarteak, hemengo ikastoletako irakasleen elkarteak eta, esan zidaten “zegaittik ez dozu zerbait euskeraz egiten?”. Ta orduan, hain zuzen ere, `Abarrak´ 1 eta 2, `Abarrak´, Elgoibarren neguala, honeek bixak, `Kirikiño´ren `Abarrak´, ipuiñak eta irakurgai errezak, estilo hontakoak, aditzen dozu? Umeentzako egokiak direnak, eta `Abarrak´ izenakin, `Kirikiño´k - Ebaristo Bustintzak - egindako bi liburuak, e, bai, euskeratu gendun, proposatu nuen e… Ez, hobeto esateko, lagun batek esan zidan “Zergaitik hoiek ez dittuk euskera batura pixkat egokitzen?”. Ta halaxe atara nittun hau berau mila bederatzirehun ta larogei ta batian. Ia oindiño artian Elgoibarko ikastolan neguan. Gero e… ikastola... gero institutura pasatu nintzan e… larogei ta bitik aurrera, jubilatu arte, institutuan jardun genun, ba, hor ere testugintzan ta holako gauzatan. Baiña hau liburuau marrazki aldetik eta oso marrazki politakin ta oso ondo egindako liburua da hau. E? Eta irakurgai errez-errezak, hau da, euskera batua. `Abarrak 1´, `Abarrak 2´…
- Zeuk euskera batura pasau zendun hori…?
- Bai, bai, bai eta Elgoibarko ikasleei dedikauta ta bukaeran egin nuena izan zan esamoldeak, euskerazko jatorrizko zerak, esaerak eta abar, bildumatxoa, atzean.

Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia