Berriatua (Bizkaia)

Guardia Zibilaren bisitak ikastolan

Guardia Zibilaren bisitak ikastolan <p>Guardia zibilaren bisitak Eibarko ikastolako lokaletara. Kuartela, Zezenbideko lokalaren parean zegoen. Behin Urkiko lokaletan agertu zen guardia zibila.</p>

Guardia zibilaren bisitak Eibarko ikastolako lokaletara. Kuartela, Zezenbideko lokalaren parean zegoen. Behin Urkiko lokaletan agertu zen guardia zibila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Kurioso bezela, ba, orduan, karo, Zezenbiden bertan ere ba guk Guardia Zibilen kuartela bertan aurrian geunkan eta, bueno, han mobitzen giñan. Seguru asko bijilatuak egongo giñan. Bueltan, ni Ermutik eta Hambre aldetik-eta juten nitzan etxe aldera eta iñoiz Guardia zibilak "alto" eta abar, ta begiratzen, eta "¿De dónde vienes?" eta "¿Qué llevas? eta halako gauzak eta. Behin gogoratzen naiz, zeozer graziosua izan zan, eskatu zidan karneta ta guardia zibil batek irakurri zuen eta besteari "Oye, mira qué apellido lleva éste, Ugarteburu Meabebasterretxe...", eta nik leihotik "Es un topónimo" esan nion, eta holan beittu [bera] eta "¿Qué dice?", "Que es un topónimo". Holan beittu zion bestiak eta "Siga usted adelante, siga usted". Ta harek seguru asko pentsauko zuten, ba, insulton bat edo, badaezpadan, ez zien atrebidu... Bai, halakoxe kontuak, bai. Ta, ba, holan. Han egon giñen zerien eta gero beste egun baten, hori bai, etorri be egin ziren bi guardia zibilak bi pareja hara, Urkiko eskoletara. Ze guk orduan, geuk eitten gendun ee... ez euan libururik. Ein kontu, pentsatu, gerra aurreko Manuel Lekuonaren liburuak eta holako gauzak, eta bai, Federazioak ataratako apunten batzuk-eta bazeuden, baiña guk geuk sortzen gendun geure materiala, ipuiñak eta istorioak eta abar eta abar. Eta haintxe neuzkan mutillei banatzeko, eskolan neska-mutillei banatzeko, apal baten gaiñian. Eta guardia zibila etorri zan bi pare... pareja bat etorri zan, bikote bat, eta esan zigun "A ver qué es lo que tienen", eta ikusten eta "¿Esto qué es?" eta "Este es el material que se usa para leer "Ah, ¿sí?" ta tal. Bisita euki gendun ikusteko ia propagandarik-edo ze rollo zeuan, etorri zan behin guardia zibil parejia, e, baiña ondo, beste problema barik juan zan.

Egilea(k): Aratz Goikoetxea Bilbao (Ondarroa BHI)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia
BESbswy