Berriatua (Bizkaia)

Arroparik onena komulgatzeko

Arroparik onena komulgatzeko <p>Lehenengo jaunartzeko eguna oso egun handia izaten zen. Abadeak Mar&iacute;a gailetak ematen zizkieten elizkizunaren bukaeran. Ahal izanez gero traje edo soineko berriarekin egiten zuten lehen jaunartzea. Abadeak arropa onenak janzteko eskatzen zien komulgatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-010-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenengo jaunartzeko eguna oso egun handia izaten zen. Abadeak María gailetak ematen zizkieten elizkizunaren bukaeran. Ahal izanez gero traje edo soineko berriarekin egiten zuten lehen jaunartzea. Abadeak arropa onenak janzteko eskatzen zien komulgatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen kumuniñoa be danok batera eitten zenduen?


- Bai, umik bai, gaztik, umik, eskolan ebizenak, danok batea.


- Ta zelako egune izeten zan? Oin egun handixe izeten da ta…


- Egun haundixe ordun be.


- Bai?


- Bai, kumuniñoie eta, gaiñea, lelengo kumuniñoie zan egunin ta. Ordun be fiesta haundixe.


- Eta zer jana, jatekoa eta eitten zenduen bertan?


- A ez, jateko... geuk ez gendun ein iñoz aparteko fiestaik. Abadik ekarten oskuzen honek Maria edo… galletak, haretxek. Abadiek elixatik, mezie amaitzen zanin, abadik ekarten oskun haxe, ostontzin beste funtziñoik ez gendun... Etxin [zeoze]  eitten ebanak, baiñe normalin [...] izebez.


- Eta zelako erropak-eta komuniñorako?


- Erropie ahal danik onena, ta lelengo behintzet ba euren trajie barrixe ta… Lelengo kumuniñoie ein zebanak be, orduntxe ahal bazan barrixe trajetxu edo dana dala. Andrazkuk be euren erropi barrixe ahal zala kumuniñoie danako. Abadik be esaten oskun komulgeta juteko erropaik onenakin. Abadian kontseju ha izeten zan. Gu haxe beti, ahalegiñe ein ezinde beti; gu edo, gure gurasuk.


- Eta zein izeten zan erroparik onena ba?


- Ba ordun be… bata besti baiño hobetotxua bizi izeten zan ta… Hari begire eskas eukenak, ta bestie harro.


- Domekatako erropak zeintzuk ziren?


- Domeketako erropak, korrientetxuauek komuniñokuk baiño. Lehen esan dotena /esaotena/, erropaik onena komulgau biher zanin; medianotxuaue domeketako meza korrienti zanin.


- Ta ze, zelako… abarkakaz ez ziñen joango?


- Ez, ez, zapatillatxuk; bai, zapatillak. Beti ahal gendunin zapatilli edo zapatilli, beti abarkatik eta goraku.


- Zapatilla askorik ez zenduen eukiko?


- Ez, zapatillak, sandaliak zin ordun, praille… karmeliten antzekuk, honek punta librik eta. Zapatero zerak… zin ordun... zapatillak.


- Sandaliak?


- Sandaliak, hori, sandaliak.

Egilea(k): Naroa Martino (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia