Eibarko kalea eta baserria bizileku
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutil batekin hasi eta Eibarrera joan zen bizitzera berarekin, baina denbora gutxi barru baserrira bueltatu ziren gizonak hala nahi zuelako. Senarra bizikleta lantegietan ibili zen lanean Eibarren eta Damiana josten. Bi seme izan zituen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: BRT-004/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Hasi nintzen mutil bategaz...gizon mutil bategaz hasi nintzen ta baserrire ezkondu nintzen, baserrire ezkondu nintzen ta hantxe euki neban pixkat e, baserrire ezkondu nintzen, baiña gero...ez. Ez dot ondo esan. Parkatu. Baserrirako esperantza neukan nik gizona...ta...kanpora bialdu eben. Ta nire anaixa. Eibarrera. Tiak e...ordun be tiak eta tiok be lagundu eusten. Biharra topau, etxi topau, ta Eibarren egon ginen...lau urte ta erdi egin gendun. Eibarren. Ta gero e, bera be beti baserrira begira euen. Es ke biharrik ez zan etorten bada e, ofizixorik ez daukana gero e, zer? Ta beti baserrire begire; atzera baserrire. Ni negarrez. Nik nahixa neban hantxe. Asko be.
- Kalian.
- Kalien, ba hor...gu ondo geuzen kalien. Neuk josten ein, ta gero e, holako lokal baten hiru ohe sartun nintxun ta lo etxeko hartun nitxun. Ta gizonak ez eban asko irabazten baiña... Hamahiru pezeta zortzi ordun. Ta hareri e, bost pezeta kendu /bir/ bihar jakon e errenti pagateko...hogeta hamar ogerleko zan e errenti ta. Baiña, gero dirue aurreratu gendun halan ta guzti be. Gero baserrire...haixe baserrire...baserrire etorti etorri jaten niri.
- Eta Eibarren biharrian-eta, nun ibilli zan gizona?
- E...ibil zan Orbeanin lelengo ta gero Beistegin.
- Bizikletan.
- Bai. Lelengo “Orbean” ta gero Beistegin .
- Orduan Eibarren bihar asko egongo zan, ez?
- Bai, ba biharrik biharrik ezik ez euan ordun. Baeuan biharra, baeuen biharra.
- Eta zeu bitxartin e josten.
- Ni josten, ni josten. Gero umik be etorri jatezen, bi e seme bi daukaz, bixek erregen egunekuk, diferentzixe “de un año”. Urte baten e aldekuk. Bigarrena etorri jatenin e jostiari laga ein bihar izan nentsen. Eurek zaindu, eurek zaindu arratsaldin e umik.
- Eta baserritik eta Berrittutik e Eibarrera joan ta, ia Eibar e herri handitxua ta...
- Bai. Eibarren gustora. Gustora Eibarren.
- Herri txikixe baiño nahixago handixa?
- Bai. Gaiñera e han e bizimodu ona. Bihar asko einda han be, han be josten einde, umi be etorri jaten urte betegaz bat, ta gero beste bigarrena, bigarrena etorri jatenin jostiari laga ein /bir/ bihar. Ta gero atzera baserrire, atzera baserrire.
- Ta hori ez jatzun gustau hainbeste.
- Ez. Ez jaten gustau. Baiña, atara gendun bizimodua hor be. Bihar asko einde. Bihar asko einde.
- Eta ze baserrittara joan ziñazien?
- Torremutxu.
-T orremutxu?
- Torremutxu. Han e sunormalen ondun e euen e baserrixe. Bai ta gero, seme...
- Ze barriada?
- Ha e Plazakola.
Egilea(k): Javi Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!