Txerrikia landu eta saldu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: BRM-096/032
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
-Eta txarridxek esan’zu zure amak eta saldu itxen’biezela buskentzak eta
-Bai, bi hiltxen’zan duz urtien etzerako. Kasuneskan, kasuneskan imitzen’zan duz gatza eomonda, ta okitze’zan do halako arka bat okitze’zan do, atxiñeko baserriko horrek e, baulek esaten yatzoienak. Han okitze’zan do urte guztikue gatza emonda, ta gantzaridxe, bakizu zer dan gantzaridxe ez ta? Gantzaridxegaz eindxe txorixuek gantzaridxen barruen, koipie eindxe, horrek e potik e seramikakuek horrek, horretan okitze’zan do. Ta solomue, solomue sikatute, txiki-txiki-txiki-txiki indxe olidxotan harek, itsosorako ta danien maletie imitxeko, horrek.
-Ta etzerako bi txarri, ta salduteko?
-Salduteko ba, urdi asko ez dun saltzien, saltziko be aparte erosten’zan dauie eurek, saltziko, bai. Baie buskentza asko, esaten’zan dauie: “Pellunekulako buskentzik eguno ez du dxango, eskandalue”. Ta harek txintxortak eta, etzera etorten´zan die guri jentie, arrantzalik: “txintxortik pakozu, txintxortak? Igual txikiteorako harek txintxortak guzta.
-Txintxortak zeri esate’tzazu?
-Ba hori gantzaridxe urtuten dana geratzin dana? Hauri de txintxortak, esati lez urdidxe be itxen bazu, bakizu zelan e ikoldute geratuten dan, ba haurrek tiz txintxortak. Ta gure Iñaki mutil e motorrien, ta bakizu atxiñe mutillek orduk emoten dxuten’zan diz etzitara, gizonari: “e, fulano! Zortzitako ordue; bengano! Zortzitako ordue”. Ta patroi bet etorten’zan da gure etzera a ello, zeitxik? Gure amak talotxuek itzen’zan dau, urune be okitze’zan du arkan, baserritxarrak esan garin arren, ogi modorik be ez dalez egon, ba talue, ta asmaten’zan dau harek e noiz eongo dan talue ta etorten’zan da, ta gure amak emote’zan’tzo: “Aiba! Euren afaidxe dxateko” ta, kolkuen barruen eruten’san dau beran e, talotxue, goxo.
Egilea(k): Nagore Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!