Ama eta biak basora egurretara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: BRM-096/026
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak
Transkripzioa
-Sue eitxeko basora, egurretan, lagune, ametik bera. Hau bidie in barik eon zan, hortik bera bajaten’zan gariz, egurke, burun artunde. Atsaldien kalin planta, harek txikitxute kamarara idxen, ta igual e topaten’zan du leku, “Aintzanetxu dxun in bi’du ba”. Neu esan nai basokue gehidxen, zaharrena neu ezan naielez, amagaz, “dxun in bi’du lastana ba e afaidxe imitxeko ez daku zerik eta otabarra edo piñue edo zozer ekarri in bi’du te”. Ta dxuten’zan gariz, ta ikusten’zan gaitxuzenin lagunek, “e, zelako egur ederrak, topa in bi’tzaku lekue horrek non topa dauien”, ta gure amak: “Aintza, Aintzanetxu?” ta “Zer?” “Dxun en bi’ku ze harek topa ingozkue lekue ta bat be barik itxiko gaitxu.” “Ama, ostabe? Ostabe? Ni kantzata nau te, ostabe?” etorri in bihar egurretan. Ezta egon iketzik ez dirorik erosteko ta, laguntxu, haurrek danak ein’taz.
-Eta zuen basoak zien horrek edo?
-Bai! Bakotxak beranak dauz hor basuek, bai.
-Ez, ez dakit, igual baten bati paga...
-Ez, ez, ez libre eon da, zeuk kusune, jentie dxuten’zan da, errotatatik be dxuten’zan die karrugaz e piñuk etxaten eon zinin hor, ta jentiek hortik be ekarten’zan’tzuz egurrek. Baie gu en jeneral ametik gora, ametik edo kabotik, baie en jeneral ametik gora.
Egilea(k): Nagore Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!