Goian zerua eta behean lurra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aintzanek etxeko lapikoa ipintzen zuen hamar urte zituenerako. Amak eta izekok fabrikan lan egiten zuten familia aurrera ateratzeko. Gazterik alargundu zirenez, "goian zerua eta behean lurra" geratu ziren.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: BRM-096/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Asiske aulan izan da geure biximodue. Gero, hamar urte allega dxast, hamar urtin e neu esan naielez neskarik zaharrena, amak eta izekok esaten zan doztie: “Aintzanetxu, hamen imin dxot zeure eguerditxue, indxabie, eitxen ta eskolara orduko, eingo’tzazu patatatxuek sartun ta urditxue erreko zazu lapikuri. Dxangozue zeuek ta arrikotxue gero geuk ingu gatosenien biharretik.” Bidxek etorten zan di eta, ta haur halako baten, etorritze, gauien datona: "Aintzane?" ta "zer?" "Urdei zatitxu be pe ez dazu itzi, lapikuen." “Ama, zelako urdidxe? Nik ez dot egin erre baño.” “Ez dotzut esan barrure etzateko ta gero etzateko, eitxeko prijidu ta etzateko?” “Ai nik ez daitz, baie ez in kasurik pe, ain gozo dxan du gosigaz etor gariz ta.”
-Hamar urtegaz ia...
-Hamar urtegaz ia!
-Inddaba lapikoa e preparetan.
-Klaro! Eskola orduko ze ama ta koitxadak ez dauie okiñ iñondik, baserridxe bai, ta soluen itxen zan dauie bihar, ta artzizan du, goserik ez du okiñ e? Hori beti, ta iñori emon dxaten be bai asko. Gure amak eta asko lagundu dauie, eurek esan arren, beti esaten zan dauie gure amak ta izekok: “guk ez dulez okin negar itxeko astirik pe, gizonari, ze umiek, bost ime okin dxus bidxon arte, ta iñondik ez e, goidxen zerue, ta beien lurre. Asiske haulan biximodue.
Egilea(k): Nagore Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!