Bermeo (Bizkaia)

Aguazilak eta falangistak agintari

Aguazilak eta falangistak agintari Aguazilek edozergatik jotzen zituzten porrarekin. Bere aitak-eta askotan itsasora joan beharrean batzokian gelditu behar izaten zuten guardiak egiten derrigortuta. Batzokia sasoi hartan falangistek izan zuten hartuta. Falangista gehienak bermeotarrak ziren, tartean bere lehengusina bat.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-089-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aguazilek edozergatik jotzen zituzten porrarekin. Bere aitak-eta askotan itsasora joan beharrean batzokian gelditu behar izaten zuten guardiak egiten derrigortuta. Batzokia sasoi hartan falangistek izan zuten hartuta. Falangista gehienak bermeotarrak ziren, tartean bere lehengusina bat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta kantaten zauz ta halako baten aguazillek etorri, aguazille Bermion on dinak batzuk ez zauien dxakitzen zan firmeten bez, firmeten bez batzuk! Hori, hori edozeiñek daki Bermion. Ta okitzen ezan duielez euren porrie, pistolarik eta ez dot pentsaten okitzen ezan daunik orduen, porra, porra hutse! Baie ez otsuien pentsaten zan eurek, nik ez daitz ze pentsaten zandauien eurek total pertsona txarrak.Ta zeuk herridxen ezetuikuek. Gorridxekaz zeuk ezetuikuek herridxen ta gero nazionalakaz aguazil dxuen ta herriko dxaue, kanta bat be ezin ein kalien, edozeitxik, edozeitxik zaparradak, zartazue edozeitxik. Gauze on bat be ezin ein, ze gruputan be ezin on, beti gruputan itzi be oten, igual sei-zortzi lagun egon gruputan ta itzi bez oten igual ongo dala ez daitz zer eitxen ta bakitz zer esaten ta grupuek ta armaten gauzela ta ez daitz zelakue ta, ta guzurre ezaten ezan da, guk ez du okin txarrik ezenik bez. Baie total ordun gogor, guardidxek eta okin dxun. Mando larrei, mando larrei! Edozeitxik zartazue, edozeitxik dxo ta aidien! Edozeitxik. Penaz, penaz pasaten ezan dun, penaz.
- Ta dxo eta gizonezkueri edo andrazkueri be bai?
- Aurrien topaten zandaueri, sarri aurrien topaten ezan dauenari.
- Umiek be bardin bardin?
- Bardin. Aurrien topaten ezan dauenari dxo ta aidien! Penaz, penaz. Ta pasaten ezan dizenien zozer holan, bakizu, esku altxata on bi ezan dozun, ta txapela badakozun txapela kendute ta, ostantzien guardidxek etorri [...] eskue atzien atrapaten /zantsu/ ezan dotsu. Gizonak be, gure aitxek eta be, orduen Falangien, itxosora dabiltzela e! Itxosora gure aitxek eta neu mutil gaztie, […] neu mutil ta aitxe ba, klaro aitxe sozibue gizon, ta beste gizonak be, ta ein bi ezan dauie bertan batzokidxen, Bermioko batzokidxen, ein bi ezan dauien guardidxe, gauez eurek eitxen ezan dauien guardidxe. Falangetik esaten ezan dotsoie: "Zu gaur egun dakozu hau ta ez dakozu" en fin! Ta dxuten ezan da ta itxosora be igual baporetik lagun bet ta lagun bi gitxiau itxosorako Falangien on bi ezan delako guardidxen. Ta ha, ha! Falangien han bategaz ongo zien ta harek dxaboten-edo, ez dait ba! Ta sarri baporatan jentie falta, sarri! Batzokidxe haurek okin dxauie hartun de, falangistek, falangistek.
- Ta zer ziren Bermioko falangistek, bermiotarrak?
- Bai, bermiotarrak, gehidxenak bermiotarrak. Bai. Neure lehengusiñe bat be ezan da. Ta bestie, beste asko be ezaututen dotena Bermon, bermiotarrak asko, gehidxenak! Neuk pentsaten dot. Gehidxenak bermiotarrak. Normalien ze mandun, hogei on badie manduen segurutik hamabost, hamabi edo hamabost, seguru bermiotarrak ezan dina. Ta horrek ez die ezan txarrak,” al fin de acabo” ba! Baia edoxeitzik guardidxek sartzin ezan diez, guardidxek edo aguazillek ta jeneralmente, petrolidxotxue baie, jeneralmente petrolidxue dxanda, ta gero klaro! Aurrekue be ikusi bez ta edozeiñeri! Toma morena!
- Guardidxek esan dozu?
- Guardidxek eta aguazillek be bai. Aguazillek be bermiotarrak, guardidxek be ez diez ezan, bueno guardidxek be ezan die bermiotarrak, bi edo ezetu dotaz, baie aguazillek be nehiku bermiotarrak. Ta petrolidxue edaten ezan dauie gizonagaz ta bakizu! Petrolidxugaz duen edozein, gizonak bakarrik ez, petrolidxue edaten dauien personak, danak antzekuek. Ez dakidxinak burue non dakoien, batzuk burue galdute oten ezan diez.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia