Bermeo (Bizkaia)

Aguazilari buruz berba egitearren epaitegira

Aguazilari buruz berba egitearren epaitegira Aguazil batzuek ez zekiten ezta sinatzen ere. Aguazilak non egoten ziren azaltzen du, kartzela ere bertan izaten zuten. Behin epaitegitik pasatzeko agindua jaso zuen berak aguazil bati buruz esan zituenengatik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-089-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aguazil batzuek ez zekiten ezta sinatzen ere. Aguazilak non egoten ziren azaltzen du, kartzela ere bertan izaten zuten. Behin epaitegitik pasatzeko agindua jaso zuen berak aguazil bati buruz esan zituenengatik.

Transkripzioa

- Eta aguazillek orduen falangistek zien?
- Ez. Aguazillek geutikuek, neu igual, kaso baten, hogei ta bost urtegaz ba aguazil, presenta ta aguazil ta firmeten be dxakin bez. Neuk dakitzen batzuk firmeten be, ez dot gure izena nonbra, ze edozeiñek ezetuten ezan dau ta. Ez dauen dxakin, firmeten bez ez tauen dxakin.
- Ta non egoten zien aguazillek?
- Ba auntxek ibiltzilez, baie orduen ez dauien kotxerik.
- Ez, baie nun egon.
- Ai, egotez?
- Orain Goiko Plazan dauz, lehen?
- Lehen Beko Plazan, beheko plazie, Beko Plazan dauen fraillek dakoien elizie, fraillen elizen, han dxakingo dozu, han egon da plaza bat lelau, plaza ederra e! Bermiontzako plaza ederra on zan han behien lelau, ta han goidxen oten zandie eskolak, ta aguazillek han okitzen ezan dauie hauren kartzelie be bai oten ezan da han. Ta auntxek esan dozunien, baten, auntxek handidxe naiela, ezkondute be on nai, ta ein dxostien aguazillen jefiek deitxu, kartie etxien: "No sé que no se cuantos el jefe de aguacile no sé que" pasateko handik ez daitz ze orduten, juzgauetik pasateko. Juzgauetik pasateko? Atsaldeko lauretan, pasateko juzgautik. Dxun naien, bera morroie bera, orduen, oten ezan zan Portugaletik edo etorriko ezan zan bera gizona, bera morroie. Portugaletik etorriko jefie, aguazillen jefie ta esan dosten: "Haulan, ta haulan dakot zer bat, txibatazue emon dotsoiela nik esan dotela aguazil bateri horreri aguazilleri laster emongo dotsoie zaparradak”, “horrek ez dau balidxo ezetako be” esan dotela nik. Esaten: "Nik esan hori?" "Bai hamen parte emon dauenak klaru ta argi esan dau zuk esan dozula hauri, horreri aguazilleri laster emongo dotsoiela zartazue, horrek ez dakidxela eskutan zer dabillen be-ta”, ta: “Nik esan dot hori? Bueno, ni ez nai akordaten baie igual esango nauen". Ez nauen esango ba nonoiz, gero dxausi naien konture esan dotena ta esan dotsaten lagun bateri. Lagun, kuadrillen txikiteuen dxun ta esan doten lagun bateri, hori be esaten nau hori dakotela hogeta hamahiru o semi be badakotela, ta ni halako kuadrillen txikiteuen ta laguneri esan ta lagunek be "E! hori fijo, fijo. Holako gazteridxe zelan dxun lei ba, ez daitz zer bakit nor”. Kuestiñue da, esan ein dotsaten berari: “Halan ta halan igual karderan esan egon nauen hori berbie, baie txar barik", “Bueno, ba gehidxau ez esan halakorik" ta berak aguazillek esaten ezan dosten, Bermion on dizen aguazillek ez dauela deretxorik harek aguazillek ezateko, ze ez tauila dxakin, “como quien dice”, firmadie, firmadie zer dan be ez dauila dxakin ta horrek jentie ez dala egon ondo Bermion horrek otie autoridadie esaten autoridadie, ez dauela deretxorik. Kuestiñue da gero, nik akaba nauen ta gero dxuten zan neure atzekuek ikusi zauen ta nik ez dot dxakin, beste lagune. Neuk kuadrillen dxun gara, baie neuk bera dxun garizena berbetan gero nire atzetik ni baja eskillaratatik behera ta bera gora. "Nora zuez?" esan dotsaten holan ta "Zu nondik zatoz ba?" berak, "Ni aguazillen jefien deidxe okin dot nik, ta nik haulan ta haulan ta", "Ta ze esan dotsu ba?", "Hau te hau”, "Ta niri ez dostazu esan aguazillen jefiri dakozune deidxe", "Nik zer dxakin dxot zu be dakozune ba, zeuk be niri ez zu deitxu ta zuk be aguazillen deidxe dakozule?" ta baietz berari be jefiek deitxu dotsola, hareri be ein dotson bardin preguntek ta harek be esan dotson nirelez, ba igual komentaidxue eingo nauela txikitotxu batzuk edanda, ta igual komentaidxue eingo nauela ta entera eingo zirela harregaitxik edo horregaitxik, baie guk txar barik esan dule, guk ez du okin txarrik hor kasuen, baie geuk pentsa hau zelan ezan lei, hau morroie, aguazille zelan ezan lei hau morroie ba, ze fustie ez dau okin fusterik-eta. Bitu zelako gauzek, itsosupeteko apurue! Eguno bez guardidxekaz okin haunen beste ta, aguazillen deidxe!

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia