Bermeo (Bizkaia)

Bala-zorroak kiloka saltzen zituzten

Bala-zorroak kiloka saltzen zituzten Sollube lubakiz (trintxeraz) beteta egon zen. Bala-zorroak (kaskilloak) asko egoten ziren eta kiloka saltzen zuten. Diru asko ateratzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-089-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sollube lubakiz (trintxeraz) beteta egon zen. Bala-zorroak (kaskilloak) asko egoten ziren eta kiloka saltzen zuten. Diru asko ateratzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau Sollube-eta kontetan dabe, hau be handidxe. Hor oten ezan dan Solluben. Kontuz, hametik, bueno, bertan Solluben goidxen zauzela, hori dana oten ezan da trintxerakaz beteta. Ta hor gerra handidxe ezan dalez, oten ezan diz euretan trintxeratan, ze gu dxuten ezan garan gero horra, ta oten zandizen kaskilluek montoilletan, kaskilluek oten ezan dizen fusillen bakizu, kaskilluk balinak. Ta horrek eitxen ezan duu batun. Horrek eitxen ezan dun batun ta gero esaten ezan dun killue ez daitz zelan ezaten ezan dan txiki bet edo txakur bet edo ezango zan killue. Ta eitxen ezan dun horrekaz ba partikararako dirue zan, eitxen ezan dun ta topaten ezan dan asko, asko oten zandie. Ta sugertie eoten ezan bada, topatie amtetralladorie on dan zillue topaten ezan bazun, han oten ezan die ba asko, han ape marie! Zako bete bertan batzin zan leku baten "como quien dice!". Ta horrek saltzin ezan duz ta beragaz majo partikararako dirutxu okitzen ezan dun horrekaz kaskillukaz. Ta bonba de manue sarri bonba de manue gitxi, gitxi gorabehera dxakitzen ezan dun zelan, zelan dizen gauzek. Sarri igual atrebiduren bat beti bonba de manue safa halakue, anillie, ta bota, ta ostu, ostu ta bota ta lantxin behin errementa eitxen ezan dasku, beste baten ez dan errementaten ezan. Ta sarri holan, gerran da, o! Euren balan puntek-eta, ta gero rollue ezaten ezan da hamen narrue imiñi hamen ta narrue balien puntekaz beteta, garrikuen, garrikuen narrue bala balien puntekaz beteta politxo imindxe, ta kaletik harro, harro.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia