Bermeo (Bizkaia)

Barberian Francoren argazkia jarri behar

Barberian Francoren argazkia jarri behar Herriko aguazil batek Francoren argazkia eraman zioen bizartegira bertan jartzeko, gainera argazkia bera ordaindu egin behar izan zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-056-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko aguazil batek Francoren argazkia eraman zioen bizartegira bertan jartzeko, gainera argazkia bera ordaindu egin behar izan zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste detaille bat be esango dotsut akordaten nai-ta. Aguazillek ba barridxen: “Hola Felix”, bakizu, barberue ezankeran, ta bermiotarrak aguazillek ezan diez, ez nuen izenik esaten hobeto dalako. Bai ostantzien, izena be esango lekitsut Fulano, Sutano. Danak dauz hildxe baie bardindxe, igual familidxek esan. Ta etor zien argazkidxek, holako argazki pillugaz. Ta esan dotson: "ia Felix hau argazkidxe imin biher dozu /bizu/ haur, Francona" Ta hau dxakie hamen zelan imintzen da, andrak zelan okitzen dauie hamen hauri bufandielakue, animalidxe baten azala-edo, haregaz kapote bategaz ta gogoratuten nai oniño be, ikusten nau bera argazkidxe. Ta esan dptsoien, neure aitxek esan, "txo! Hori dirue nik ulie ebaitzeko, gizon bateri ulie ebaitzeten dirue ez daist aillegaten horrentzako" "baie ez dau inporta dakozunien pagako zu". Hor akordaten nai "dakozunien pagako zu".
- Argazkidxe paga in biher.
- Bai, argazkidxe bai. Ta ondo dau, ez daitz paga batson aitxek edo ez batson paga, eurek imiñi zauien argazkidxe Francona. Badiñotsut haulan, kapotigaz hamen bufandie andrazkuna lakue han imindxe guapo bera, tio Patxiko, guapo bertan.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia