Bermeo (Bizkaia)

Errenta ezin ordainduta kalera

Errenta ezin ordainduta kalera <p>Bere aita Santo&ntilde;ako kartzelan zegoela bere amak ez zuen errenta ordaintzen eta etxeko ugazaba-andreak etxetik bota eta Doniene kalera joan ziren 1938an. Han berriro zabaldu zuten bizartegia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-056-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aita Santoñako kartzelan zegoela bere amak ez zuen errenta ordaintzen eta etxeko ugazaba-andreak etxetik bota eta Doniene kalera joan ziren 1938an. Han berriro zabaldu zuten bizartegia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baie zer pasa da, errentie orduen ez daitz zemat ezaten ezan dan, etxe-errentie. Baie igual, egidxe esateko ez daipa, baie ez dai ba, “dos cincuenta” edo atziñeko pezeta bi txe erdi edo ogorloko bat-edo. Baie amak ez dauelez okitzen zan ez zauen pagaten zan, aitxe kartzelan on dan denboran ta, gerran denboran. Ta emon doskun, uzandriek despedidie. Orduen dxun gara, aldatu garizen kalera, detaille gehidxau emon barik, Doniene kalera, “calle San Juan”. Arkue zelan dauen arku bat, han Bermion San Juan ezetuten zu? Hara dxun garizen, “calle San Juan número cinco bajo”. Han be bardin, han be etxetxu be bardin, barberidxe, barberitxue, ta behien hiru gel: bat, bi, bakizu, gelak ezaten ezan dizen erdidxen tabike bat, lehidxo bat, asmaten ezan dozun aitxe ta ama orgetan dana, ta beste bat aparte, beste bat aparte ba, trastero moduen.
- Seme bakarra ziñen?
- Bai seme bakarra, bai. Ta dxun garizen hara, hogeita hamazortzidxen dxun garizen hara, hogeita hamazortzidxen.
- Ta aitxe hondiño kartzelan esan dozu, kartzelan...
- Aitxe etorritxe! Klaro. Hara dxun garezenien ez dotsolez pagaten ezan errentie, gure amak ez dau okin dirorik eta ba, han dana emon dotsoien ta hara kanbixe garizen ta gero aitxe hasi zan ba biharrien.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia