Bisigu-arrantza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-029-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: BRM-029/021
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Bisigua
Transkripzioa
- Ta zelan jakitzen zenduen non dauen atune edo zelan igertzen zenduen?
- Aparatugaz ta txoridxegaz, bai. En jeneral, txirriñe, txori bet listue, itsosuen dauen halako txikitxue. "Antikete! Listo! Emasi!" Han semie dau entzuten.
- Ta zelako, zelako txoridxe da txirriñe?
- Txirriñe txi-txi-txi, txikitxue. Ta beste bat dau braille, braille atunen. Montata dauenien braillek! Dau en bez de hegazkeran ibilli, bertan montata itsosuen, "azpidxen dako harek arraiñe" esaten da "azpidxen dako". Horreri esaten dotsagu arraiñe kalata dau, bai.
-Eta aparatoak..
- Haunek di kañaberak arraintzen dauzenak. Moillen.
- Eta zuk beti ezetu zuz aparatoak ala, detektateko arraiñe.
- Ba, beti ez. Hori aparatuek etor dizena, esango dotsut, “el año, el año cincuenta y ocho, cincuentas siete, cincuenta y ocho”, sondakaz.
- Ta hori baiño ariñau zelan igartzen zenuen non dauen?
- Ba txoridxegaz. Beran ganetik pasata. “Agarra dosku” ta bertan buelta-bueltaka. Ta gero etor dizenien biberuek masidxegaz, etzaten ezan duun masidxe ta bera altxaten zanda.
- Masidxe?
- Masidxe da zebue. Biberuen eruten zandune, bai.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!