"Kikunbera", "dxoidxue", "uridxolak", "usubillue", "entxaduek", "suesta"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: BRM-025/029
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Kikunbera, buruz behera saltatie.
- Uretara.
- Dxuidxue, bitu zelako berbie, hau ez zu topaten iñongo dikzionaidxutan. Dxoidxue dau, esatilez "Ze eualdi klase dau ba?" Itxoso holan mobidue, itxoso paillazue. “Dxoidxue dxauk gaur be" Ez itxoso handidxe ez kalmie, dxoidxue halan plaplapla. Saltxaidxue esaten du, saltxaidxue esaten du Bermion asko "Bitu zelako saltxaidxue" Hori esaten dauie asko honek, tximiñoizaliek tximiñoizalien batela txikidxe dalez, ta holan da ibiltzen diez " Zelako saltxaidxue eon da gaur, garriko miñe dakot" esaten dauie askok. Dxesarritxe zauz da holan da binbon-binbon, itxosuek holan zarabiltze, saltsaidxue. Dxoidxue: urdxolak, urdxola bakizu. Uzobillue, uzobillue da hamar lagun zarataka ta "Zelako uzubillue armaten dozue ba?" Ez dozu esaten?
- Ez.
- Bai, guk bai. Bermion bai, uzubillue.
- Zaratie-eta.
- Bai, baie en bez de berbetan normal ogon, ba hau ba zer da eskandalue, eskandalue esaten da. "Zer da uzubillue hor dauena ba". Uzubillue.
- Tabernatakoari ta esaten dotsazue.
- Bai uzubillue, bai. Entzaduek esan dotsut dizela “ropas de agua”. Suesta: entradan dauen gizona ikusi dozu, hor sarreran dauen gizon holan dxantzitxe bera neskatue eon dan lekue. Harek dako buruen txapel mota bat ha da suesta baia ha suesta gaur egun ez da useten, ha dalako atziñeko dxakenarruen halakue, txapela. Ta holaniez egiñikue, suesta. Hauri suesta ta horrek galdu eingo diez horrek berbak.
- Suesta orduen da buru ganeko...
- Bai buru ganeko txapela da, ordun denboratakue, gaur egunin ez da suestik.
- Gizonezkoak dxanzten...
- Bai, bai bai.
- Itxosoko jentiek edo?
- Itxosoko jentiek bakarrik dxanzten ezan dau ha, suesta, orain suestik ez dau. Ta laster dxakin bez jentiek suesta zer dan.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!