Kofradiako dirua Iparraldera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: BRM-025/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian
Transkripzioa
- Datu bat amak konteikue dakot, okintzen ezan dauen beran lagun zintzo bat Ingles, Ingles esaten zantsoiena, ez dait ba direktibekue-edo. Ta horrek in zauien gerrie sartu zaneko, kajan eon dizen diruek hartun ta Iparraldera dxuen eta “Gobierno Vasco”n kajan sartun. Banko okin zauinan edo han sartu diruek, ta honantz etor zaneko goiz baten, gerrie amaitzute gero, kanpaiek kofradi zaharran sirenarik ez zan egon da kanpaiek baiño, kofradidxe eon zan zati bi indxe: errepublikanuna ta nazionalistena. Ta nire atxitxe zanda nazionalisten halanguen lehendakaridxe ta in zauien kanpaiek dxo ta jente guztidxe, klaro, bildurtute on zan jentie jentie afusilamientuek-ta, berroita sei lagun in diz afusilamientue ta: “zer da ba zer da ba ta Agapitok diñola errepartue dauela”, “errepartue nongo errepartue dirurik ez dau ta gerrie ta zer zer diño errepartu ta”. In zauen diruek errepartidu beran lagunek edo emon tsoienari, kajako diruen jauiek izan dizenari, ta amak dakost kontata zelan etor zien delegauek Bilbotik ta amenaza in zauien betiko sartuko dauila kartzelara ta bestiek esantsoien: “nik dirue emon dotsatie euren jauieri, eruena ezan da dirue eureri errepartidu dotsatie”. Gizona benetakue nik ezetu doten, beratzi urte neuk beratzi urte dakotela hil zen, ta ontxe be esaten dostie jente edadekuek: “Agapito halako gizonik, gizona benetakue”. Ta beste gixajue ba, abuelo Seberiano Renteria, ba errepublikanue izan zan ha, ta Indalecio Prieton lagune ezaten ezan dala esaten zauen berak. Ta nire aitxe barriz nazionaliste gogorra, beran semie, ta nik aitxeri dakotsat entzunde bera ezkondu in dxela hainbet ariñen “la vida imposible” eitxen ezan dotsoielako etxien. Klaro gure ama nazionaliste terriblie, ta lau urtegaz aitxe ta okindxe halakuek ta bestie ba hauri in zan ezkondu hainbet ariñen ezkondu zan, ta gero dxun zan San Andres batailloire dxun zan.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!