Familia bermeotar-bermeotarra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere gurasoak eta aitona-amonak bermeotarrak ziren. Bere aitona bat errepublikazalea zen eta beste bermeotar askorekin batera, Kubako gerran egon zen. Beste aitona patroia, kofradiako presidentea eta alkateordea izan zen, oso gizon estimatua herrian.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: BRM-025/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak
Transkripzioa
- Ta ama, ta aitxe, ta hamengoak?
- Danak bermiotarrak, atxitxek, amumak eta bisatxitxek… danak bermiotarrak. Neuk daitzela familidxe ez duu okin kanpotarrik inor, ez aitxen aldetik, ez aman aldetik.
- Zer danak portu mandakoak edo baserritxarrak be bai?
- Ez, ez, ez, ez, ez, bidxek izan diz arrantzalik: nire atxitxe bat, aitxen aitxe, “abuelo” esaten ezan dotsagun hareri ta aman aitxeri “atxitxe”. Gauzie ezan zan errepublikanue, bitu detaillie, baie errepublikanue, ta Kubako gerrik atrapa zauen. Kubara dxun zin gazte pillo bat Bermiotik, bueno, Bermiotik bakarrik ez, baie hametik asko azukarie kargaten edo kafie kargaten-edo. Oin gizaldi pasa da, gizaldi ta hamar urte edo izango diez ta gerriek atrapako zauien. Ta han eon zan gerran eta gero etor zan hona, ta niri beti esaten ezan dosten harek insurrektuen aurka in zauela berak gerrie nik orduen beratzi urte-edo, nik ezetu doten neuk hamalau urte neukala hil zan bera abuelo. Eta zer da insurrektue? beti galdezka ni, gero dxausi naitzen konture neu halan insurrektue. Kubanuek euren herridxe defenditen ta eurek insurrektuek ta zuek hametik jun zarinak zuek korrektuek? Zelan ez da imien halakuek. Ta nik beti esaten dot zer da insurrektue ba? “Insurrectos cubanos” esaten /zantsoien/ ezan dotsoien. Ta beste aldetik, aman aitxe, aman aitxe ezan zan Bermion arrantzalie, ezan zan patroie, Karmengo Amako patroie, ta izan zan kofradiko lehendakaridxe urte pillue, historidxa handiko gizona ezan da. Teniente alkalde be ezan da, esan notzun lehengunien: Bermion gizonik… ta ez dotsut /etsut/ ekarri bera papela, ekarko dotsut. Gizonik botauena Bermion elekziñuetan bera etsaten /zantsoien/ ezan dotsoien botorik gehidxen ta bakizu zeitxik, amak dakoz kontata, bera ezan zan errukiorra-edo esaten dana ta jentiek orduen badakizu gerra ostien gosie ta gerra aurrien be bai ta bera presidentie izankeran kofradidxen ba errepartue eitxen izan dauie eta jentie dxuten ezan datson etxera ta: “Agapito Agapito ez dau diru apur bet etxien ez daku zer dxan-ta”. Ta berak ordun diru apur bet baiño ez bada be errepartue eitxen ezan dauen irebazten dan denporiri itxaroten ba, gero pagako dauila edo kofradiko kajatik. Ta andrak zoratute okitzen ezan dauen beragaz, ez guapue ezan dalako, ez da ezan guapue ta ez bada ba hauri! Ta detailliek, okin zauen amari dakotsat entzunde, detailliek okin zauen berak. Klaro bapor bi okin zauen eta bera patroie batekue, ta txalupek, etxie neguen ez dauela ezer [harri iketzik-eta] ez gastateko, ta berak urteten ezan dauen itxosora, igual txitxarrotan da txitxarrorrun gero molle ganien jentiri emoten hirune txitxarro zer dan jentiri emoten jateko. Ba haulako personajie.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!