Neskatilen lana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-023-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Portuko neskatilen lana zein den azaltzen du: otzarekin arraina hartu, biberak eraman, dirua kobratu... Ahal den arinen bota behar zen berriro baporea itsasora herrian ez baitzuzen dirurik irabazten.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: BRM-023/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Zuk esan dozu neskatille be ibil ziñela.
- Bai, ibil nai, bapora eukin doten urte bi edo ein dotez neskatille, baia bueno neure biharra ba han falta gehidxau eitten izan doten lez ba neskatille "podía hacer cualquiera".
- Zein zan neskatillien biherra?
- Neskatillien biharra da: bapora datorrenien portora arraiñe dakar, bueno ba harek eittentsuz otzarak ekarri, lagundu, harek gizonak baporak urten biher badau arin, neskatillen pentsure gizon bateaz itzi; arraiñe pise; hareri gizonari biberak eruen; diruek kobra. Osa ze esango dotsut /esangotsut/ ba? kridxada eitti lez, hareri gizonari, ta dana eukin listo preparata ba ariñau juteko. Antziñe-antziñe, gure gaztetan-ta, ba esaten izan die beseuteko-ta ba neskatillek oki biher izaten dauie krielak tertzakaz-eta preparata-ta, ta mutil txikidxegaz ba batelin imindde-ta. Osa gauz bat bandejan iminttie, jatekue datozela amak ez [...] benga arin, juteko biharrera, ba igual-igual-igual-igual. Neskatillen biharra hauri izan da, patroiek aginddu edo gizonak barrukuk hau edo bestie, edo ene bada han bokadillo bat ekarteko edo tabako bat-edo, itsosora. Kustiñue izaten izan da bapora itsosora etxa biher dela /bidela/ arin, herridxen ez dala irabazten-eta, hauri bakarrik, hauri bakarrik e!
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!