Errotarriak Jatatik eta Frantziatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 18a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: BRM-015/015
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Eta errotaridxek-eta nungo kanteratatik ekartzen zenduezan?
- Kantarie errotarridxe, Bakidxo ezetuten dozu, Bakidxo? Han dau Jata mendixe, handik harridxek hartun garidxek "monte Jata" Bakidxon. Handik handik ekarten izen die gehidxenak harridxek gehidxenak, harririk onenak, klaserik onena, kalidadie, izen biher deuelako /bideuelako/ harridxe gogorra.
- Baia zer kareharridxe edo ze harri zan?
- Ez. Harri normalak, kareharridxek bigunek die, gogorra izen biher deu /bideu/ artuntzako, kareharridxek "no resulta", dxan eitten deu laborie biher einkeran, gasta eitten da, ez deu gasta biher harridxek, harridxek gogor egon biher deu /bideu/ gogor lana eitteko. Eta haittik die harridxek gogorra, Jatako Jatako harridxe, ta gero garidxe, urune, garidxe idxoteko zuridxek egoten izen die, Frantzitik etorten izen die horrek, Frantzitik, Frantzitik. Baia gero horrek gitxittu ein zien, garidxe gero barruen, herridxen Espaiñien barruren hasi zien makiñek-eta, bai, beste errota batzuk, hemen guk errota artesanalak euki genduzen hemen, uregaz.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!